Ezin izan bazenuen parte hartu 'Proiektuen diseinua kulturen arteko eta zurrumurruen aurkako ikuspegiarekin' mintegian, orain bideoa duzu ikusgai

2021eko apirilaren 13an

Joan den martxoaren 23an, "Proiektuen diseinua kulturen arteko eta zurrumurruen aurkako ikuspegiarekin" izeneko mintegia egin zen, Zurrumurruen Aurkako Estrategiak Gasteizen erregularki antolatutako prestakuntza-jardueren esparruan.

Ikuspegi honen bitartez, ibilbide zorrotza egiteko aukera eman zigun mintegiak, beste batzuetatik bereizteko, mugatzeko, haren ahalmenak ikusteko eta, batez ere, ikuspegi horretatik nola jardun eta nola lan egin daitekeen ezagutzeko.

Andrea Ruiz Balzola izan zen hizlaria. Andrea Antropologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean, Gizarte eta Kultura Antropologian maisua Mexikoko Iberoamerikako Unibertsitatean, eta Gizarte eta Kultura Antropologian eta Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.

Orain, honako bideo honetan ikusi dezakezu saioa:

https://www.youtube.com/watch?v=XHDvKIm4Nh8(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.