Sex berdinak. Euskaraz. Teatro Principal Antzokia

Noiz
Eguna: 2022/11/19, hasiera ordua: 21:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 22:10
Deskribapena

Lan honen helburua da gehienontzat “ezezaguna” den gaira gerturatzea. Garun-paralisia duen mutiko baten bizipenetan eta emozioetan barneratu eta alderdi afektibo-sexualean oinarrituko gara modu aktiboan. Lokartuta dirudien errealitatea aurkezteko asmoz etorri gara. Esna gaudelako. Eta gurpildun aulkia sexurako eragozpena ez delako. Eta maitatzeko eragozpena ere ez delako. Eta maitatuak izateko?

Aurreiritziak, autoestimua, konplexuak, maitasun-gabezia eta bakardadea aztertuko ditugu. Gorputz ezberdinez hitz egin eta zorionaren inguruan gogoeta egingo dugu.

Gurpildun aulkiak espazio eszenikoan instalatuta egongo diren “besaulkiak” izango dira. Gainera, oso iradokitzailea den proposamen eszeniko honen funtsezko elementua da, ezagutzen ez dugun “bizitza baten egia” erakusten duelako. Bizitza hori zintzoa, sakona, ausarta eta isilarazitakoa da, eta hori guztia planteamendu dramatiko eta eszeniko deigarria eta ausarta abiapuntutzat hartuta egiten du.

  • Egilea: Kepa Errasti, Telmo Irureta
  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
  • Prezioa: 15 euro. Aforo mugatua
  • Iraupena: 70 minutu
Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.