Udan Gozatu! 2025 - Instrukzioak

Eguneratze data: 2025

Udan Gozatu! opor programaren plazak zozketa bidez esleitzen dira. Izena emateko prozesuak 3 fase ditu: Zozketan izena eman, plaza lortu bada formalizatu, eta plaza libre bat lortu:

1. Zozketan parte hartzeko argibideak

Udako jardueretan plaza lortzeko lehenengo pausua lekua esleitzeko zozketan parte hartzea da.

Zozketan izena emateko epea martxoaren 24tik apirilaren 13ra da. Zozketa maiatzaren 6an egingo dugu.

Nola parte hartu zozketan

Oharrak

  • Eskabidea egitean, egiaztagiri bat lortzen da, eskabidearen erreferentzia-zenbakia eta zozketaren zenbakia dituena.
  • Zozketaren bitartez, 9 jarduera gehienez eskatu ahal izango dira; hala ere, pertsona bakoitzak plaza bakarra lortu ahal izango du zozketan.
  • Taldeko eskaerak egin daitezke, gehienez hiru pertsonekoak. Sistema honek ez du bermatzen taldeko pertsona guztiei plazak esleitzea, zozketa egiteko zenbaki jarraitu bat soilik.
  • Apirilaren 13ra arte, eskabidearen aldaketak egin daitezke, horretarako erreferentzia-zenbakia eta zozketaren zenbakia beharrezkoak dira.

2. Zozketan lortutako plazan izena eman

Zozketa eta emaitzen argitalpena maiatzaren 6an izango da.

Plaza lortu duten pertsonek, izena emateko (formalizazioa) eta ordaintzeko epea maiatzaren 6tik 13ra dute.

Nola eman izena plazan

Izena ematea eta ordaintzea maiatzaren 6ko eguerdiko 12:00tik, maiatzaren 13ko 23:59rako epean egin daiteke, hurrengo moduan:

Oharrak

Aldaketarik egin nahi izanez gero eskaera baten bitartez egin daiteke, Erregistro elektronikoan edo Heritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

3. Plaza libreak

Maiatzaren 17an plaza libreak kontsultatu daitezke.

Plaza libreetan izena emateko epea: maiatzaren 21eko 8:30etik maiatzaren 28ko 23:59ra.

Nola eman izena plaza libreetan

Libre dauden lekuen kontsulta eta izena emateko bide hauek erabil daitezke:

Oharrak

  • Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzako plaza libreak: maiatzaren 21etik 24ra.
  • Aldi honetan, bete ez diren plazak eskaintza orokorrera pasatuko dira maiatzaren 25ean, 00:00etan.
  • Plaza libreetan eskaera egiterako jardueraren kodea aldez aurretik prestatzea komeni da, horrela izen ematea azkarrago egiten da. Estekan honetan, datu horiek zeintzuk diren adieraziko dizugu, prest izan ditzazun. Kodea, jardueraren informazioan agertzen da.

4. Tarifak eta hobariak

  • Tarifak eta hobariei buruzko informazioa jarduera bakoitzean kontsultatu ahal da.
  • Opor jardueretan izena ematen duenak baimena ematen dio udalari, egoera bakoitzerako tarifa eta hobari egokiak ezartzeko beharrezkoak diren dokumentu-kontsultak egiteko, Tarifak eta hobariak atalean adierazten den bezala.
  • Hobariak lortzeak suposatzen du jardueraren baldintzen eta betebeharren onarpena, baita dokumentazioaren aurkeztea edo dagokion egiztapena ere. Zehazki:
    • Abonatuak. Zozketan izena emateko epean, datu hori udal-fitxategien bidez egiaztatuko da.
    • Bekadunak.
      • Zozketan izena emateko epean, baimena eskatuko da Eusko Jaurlaritzari informazioa eskatzeko, pertsona horrek eskola-bekarik jasotzen duen jakiteko.
      • Zozketan plaza lortuz gero eta kontsulta hori baimendu bada, dagokion tarifa aplikatuko zaio; bestela, dagokion justifikazioa aurkeztu beharko du tarifa horri heltzeko.
      • Zozketa egin aurretik izena eman ez duen eta plaza libreen aldian izena eman duen pertsonak bekadun izatearen egiaztagiria erakutsi beharko du hobari horri heltzeko.
    • Musika BAI udalekuetan inskribatutako 2. edo 3. anaia/arreba. Formalizatzeko unean, familia-liburua aurkeztuko da.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.