Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Elikadura-portaeraren nahasmenduei buruzko sentsibilizazioa eta prebentzioa ikastetxeetan
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Edukiak azaldu eta ikasleak hausnartzera eta parte hartzera bultzatu nahi dira planteatzen zaizkien galderen bidez, jarrera pasiboaren ordez inplikazioa bilatuz.
- Elikadura-portaeraren nahasmenduei (EPN) buruzko sarrera.
- EPNak, eragindako pertsonen ikuspuntutik.
- Gorputz-irudia.
- Diskriminazioa arrisku-faktore gisa.
- Ondorioak, alarma-seinaleak eta nola jokatu.
Balioak
Bizi-kalitatea.
Helburuak
Helburu orokorrak
- Nerabeek elikadura-portaeraren nahasmenduak garatzeari aurre egiteko prebentzioa.
- Nerabeak elikadura-portaeren nahasmenduen errealitateaz sentsibilizatu eta informatzea, horiei buruz dauden ideia estereotipatuak alde batera utzita.
Berariazko helbururak
- EPNen ezaugarriak eta motak.
- Elikadura-nahasmendu baten eta/edo gorputz-irudiarekiko gogobetetasun-falta garatzean eragina duten faktoreak ikusaraztea.
- EPN posible bat detektatzeko alarma-seinaleak.
- Sare sozialen erabilera toxikoa gorputz-irudi txar batekin lotuta (nola hautematen diren).
- Nerabeen artean jarrera kritikoa sustatzea komunikabideek eta publizitateak beren gorputz-irudiari egiten dioten presioaren aurrean.
- Hausnarketa bultzatzea gure gizartean nagusi den edertasun-kanonaren artifizialtasunaz eta edertasun kontzeptuaren subjektibotasunaz.
- EPE bat garatzeari dagokionez edozein motatako diskriminazioak izan dezakeen garrantziaz konturaraztea, bereziki itxura fisikoarekin loturikoak.
Hartzaileak
DBHko ikasleak (1., 2., 3. eta 4. mailak), irakasleak eta guraso-elkarteak.
Antolaketa-datuak
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea. Hitzaldiak ikastetxe bakoitzarekin adostutako egunetan emango dira.
- Ordutegia: goizeko 09:00etatik aurrera.
- Iraupena: hitzaldiak ordubete irauten du.
- Materialak: Informazio-liburuxkak: Anorexia y bulimia, Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales y Ministerio de Sanidad y Consumo, 1997. Asebetetze mailari buruzko galdetegiak.
- Hizkuntza: gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, beharrezkoa bada. Izena emateko fitxan nahiago dituzten ordutegia eta eguna adieraziko dute eskatzaileek.
Udalaren webgunearen bitartez emango da izena. Izena eman den hurrenkeraren eta aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean plaza guztiak bete ez badira, izena emateko beste epe bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Laguntzailea
ACABE – Anorexiaren eta bulimiaren aurkako Arabako elkartea
Web orria: acabealava.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.