Artium Erakusketa: Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa
- Noiz
- Hasiera eguna: 2020/11/13, hasiera ordua: 11:00, amaiera eguna: 2021/05/16, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00
- Deskribapena
-
Artiumek Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa proiektua jarri du martxan. Artistaren obraren zati bat biltzen duen eta urtarrilean inauguratuko den erakusketa bat izango da ardatz, Fernando Illanak komisariatua. Aurretik, jarduera-programa zabal baten bidez, orain 5 urte hil zen artistaren irudia Museoko publikoengana hurbiltzen saiatuko gara.
- Azaroaren 13an: Zaharberritze gunearen lehen bisita eta Juncal Ballestínen inguruan. Lehen topaketa.
- Azaroaren 20an eta 27an Artelanen zaharberritze-prozesuaren bigarren eta hirugarren bisita
- Abenduaren 11n: Juncal Ballestínen inguruan. Bigarren topaketa
- Abenduaren 18an: Artelanen zaharberritze-prozesuaren laugarren bisita
- 2021 eko urtarrilaren 22an: Erakusketaren inaugurazioa eta Juncal Ballestínen inguruan.
Hirugarren topaketa Komisarioa: Fernando Illana Proiektu hau Anesvaden, artistaren ondarearen oinordekoa den GKEaren, eta Artium Museoaren arteko lankidetzaren emaitza da.
- Lekua: Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa . Frantzia kalea, 24
- Ordutegia: Asteartetik ostiralera. 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Larunbatak, igandeak eta jai egunak 11:00-20:00
- Tarifak: Sarrera orokorra: 5 €. Tarifa murriztua Zuk nahi duzuna: zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat: Igande eta asteazken guztietan, eta gainontzeko egunetan arratsaldez, bisitari guztientzat. Tarifa bereziak eta online sarrerak
- Informazio gehiago: http://artium.eus/eu/erakusketaketa telefonoz 945.20.90.00.
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.