GAITU: adimen artifizialak euskaraz egin dezan proiektua
Batu ditzagun gure ahotsak teknologiari euskaraz irakasteko.
https://www.youtube.com/watch?v=ZAtWayX_EOIZertan datza GAITU?
GAITU adimen artifizialak euskaraz hitz egitea sustatzeko proiektua da. Helburua da:
- Euskarazko ahots-corpusa sortzen laguntzea. GAITU proiektuaren bidez, Mozilla fundazioak martxan jarritako Common Voice ekimena elikatuko da.
- Eremu digitalean euskararen presentzia bermatzea. Teknologiari euskara irakasteko milaka ahots bilduz, haren erabilgarritasun teknologikoa sendotu eta erabilera eremuak zabaldu ditzakegu.
Zure ahotsa garrantzitsua da
Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai. Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.
Horretarako, sartu eta grabatu mesedez 30-300 esaldi inguru. Oso erraza da. Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.
Bideotutorialak
Jarduerak
- Hitzaldia. Teknologiari euskaraz irakasteko auzolan digitala – 2023ko azaroaren 17an, Landatxon. Sarrera librea.
Informazio gehiago
Common Voice ekimena
Mozilla fundazioak bultzatzen du Common Voice ekimena. Ahotsa ezagutzeko softwarerako doako datu-base bat sortzeko ekimena da. Hau da, boluntarioek mikrofono batekin lagin-esaldiak grabatu eta beste pertsona batzuen grabazioak berrikustea.
Antolatzen du
GAITU Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) GAITU proiektua sortu du. Gasteizko Udalak bat egiten du ekimenarekin.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.