Jantoki soziala
Jantoki sozialak bazkari eta afari oso eta osasuntsuak eskaintzen ditu egunero, lagun arteko giro atsegin batean.
Helbidea
Jantoki soziala helbide honetan dago: San Vicente de Paúl, 23-25. (Ikus kokapena)
Ordutegia eta arauak
Egunero irekitzen da urtean zehar, astelehenetik igandera, ordutegi honetan: 14:00etatik 15:00etara eta 20:00etatik 21:00etara.
Erabiltzaile guztiek bete behar dituzte ezarritako arauak.
Nork eska dezake
Baldintza hauetakoren bat betetzen duten adinekoek eska dezakete zerbitzua:
- Kozinatzeko baldintzarik gabeko etxeren batean bizitzea.
- Kale gorrian bizitza.
- Ezintasun fisiko edo psikikoren baten ondorioz ezin jatekorik prestatzerik ahal izatea.
- Oinarrizko premiei aurre egin ahal izateko diru-sarrera nahikorik ez izatea.
Eskaera
Non eska daiteke informazio gehiago edo eskaera egin?
- Norberaren bizilekuari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, edo pertsona artatzen duten gizarte-zerbitzuan.
- Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuan (GLUZ).
Nola?
Gizarte-langileak baloratu egingo du eskatutako baliabidea beharrezkoa eta egokia den.
Eskaera baloratu eta onartu zaien egun berean has daitezke interesatuak zerbitzua baliatzen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.