Mendizorrotzeko Kirol Esparruaren eraikin soziala azaroaren 1etik aurrera itxita egongo da, eraberritzeko obrak direla-eta

2023ko urriaren 31n argitaratua

Proiektuaren aurrekontua 1,7 milioi eurokoa da. Irisgarritasuneko eta segurtasuneko neurriak hobetuko dituzte, eta beste zenbait lan egin.

 Obren ondorioz, azaroaren 13tik aurrera, tornuetarako sarbidea Lasarteko Atetik egin beharko da.

 Proiektuan hainbat lan aurreikusten dira: igogailu berri bat jartzea, fatxada batean lorategi bertikal bat atontzea, sarbideko arrapala handitzea eta ebakuazio-eskailera berri bat eraikitzea. Komunetan ere obrak egingo dira, eta, gainera, ponpatzeko ekipo bat jarriko da, ur-depositoa eta guzti, sute-ahoek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko.

 Eraikinaren jarduera eta zerbitzu guztiak bertan behera geratuko dira azaroaren 1ean, eta obrak azaroaren 13an hasiko dira. Data horretatik aurrera, itxita egongo dira Mendizorrotzeko aparkalekutik (Amadeo García Salazar plazatik) sartzeko tornuak. Izan ere, hori da modurik onena eraikina eraberritzea eta instalazioak erabiltzea bateragarriak izateko, erabiltzaileen segurtasuna bermatuz eta obrak sortzen dituen trabak minimizatuz. Hori horrela, azaroaren 13tik aurrera Lasarteko Atetik sartuko gara tornuetara. Mendizabaleko aparkalekua erabiltzea gomendatzen zaie, instalaziora autoan joaten diren erabiltzaileei.

Obren ondorioz Mendizorrotzako sarbidea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.