Sindikoa-Herritarren Defendatzailearen Bulegoa – Ebazpenak

Hurrengo ataletan Herritarren Defendatzailearen Bulegoak emandako ebazpenak kontsultatu daitezke, horietako mota bakoitzari buruzko azalpen labur batekin batera. Ebazpen horiek Bulegoan erreklamazioren bat aurkezten denean abiarazten diren dosierren emaitza dira, eta auzian eskumenak dituen sailari eskatutako informazioa, aplikatzekoa den araudia eta kasu bakoitzean jarduteko edo egoera hobetzeko dauden aukerak aztertu osteko ondorioak biltzen dituzte.

Gomendioak

dekorazio irudia

Berari dagokion ikuskapen-zereginetan ari delarik, sindikoak gomendioak eman ditzake; horien bidez udal-zerbitzuei neurriren bat hartzea edo administrazio-egintzaren bat aldatzea iradokitzen zaie, hartara haien funtzionamendua hobetze aldera.

Gomendio horiek Udalaren arloei zein udal-enpresa eta erakunde autonomoei zuzenduak izan daitezke, eta horietan erabakiko dute gomendioaren edukia onartu edo ez.

Ofiziozko gomendioak

dekorazio irudia

Sindikoaren bulegoan udal-administrazioan praktika txarren bat edo herritarren eskubideak urratu ditzakeen jardueraren bat atzematen badute, ofizioz ekin eta gomendioak eman ditzake; horien bidez udal-zerbitzuei neurriren bat hartzea edo administrazio-egintzaren bat aldatzea iradokitzen zaie, hartara atzemandako akatsa zuzendu eta funtzionamendua hobetze aldera.

Gomendio horiek Udalaren arloei zein udal-enpresa eta erakunde autonomoei zuzenduak izan daitezke, eta horietan erabakiko dute gomendioaren edukia onartu edo ez.

Txostenak

dekorazio irudia

Txostenak gai jakin bat sakon aztertzearen ondoriozko emaitza dira, eta horietan sindikoak bere ondorioak azaltzen dizkie udal-zerbitzuei. Txostenak ofizioz abiarazitako dosierretan egiten ohi dira, baina egin daitezke baita Iradokizun eta Erreklamazio Batzordearen edo Udalaren Osoko Bilkuraren eskariz ere.

Ezespenak

dekorazio irudia

Ebazpen mota hau erreklamatzaileak azaldutako gertakariak, eskumena duen sailak emandako informazioa eta aplikatzekoa den legeria aintzat harturik, herritarraren eskabidea onartzerik ez dagoela ondorioztatzen denean –betiere modu arrazoituan ondorioztatu– ematen da, Udalak eska dakizkiokeen parametroen arabera jokatu duela iritzita.

Bitartekaritzak

dekorazio irudia

Ebazpen mota hau Sindikoaren Bulegoaren esku-hartzearen eta jarraipenaren ondorioz Administraziotik kexa aurkeztu duen pertsonak lortu nahi zuen emaitza lortzen denean ematen da.

Orientabideak

dekoraziozko irudia Herritarren kexa baten aurrean udalaren jardueraren arrazoiak azaltzen direnean, edota bere asmoak baliatzeko dituen bideak azaltzen direnean.

Gogorazpenak

dekorazioa

Organo eskudunei, funtzionarioei edo horien gainekoei beren eginbehar legalak gogorarazteko ematen diren ebazpenak dira, hartara udal-administrazioaren zerbitzuak hobetzen ahalegintze edo lortze aldera.

Bestelako ebazpenak

dekorazio irudia

Atal honetan interesgarriak izan daitezkeen sindikoaren beste ebazpen batzuk biltzen dira: orientazioak, onartu ez direnak, etab.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: