Familia bidezko transmisioa eta sozializazioa
Nola lagundu haurrak euskaraz sozializatzen?
Umeak hizkuntzaz jabetzen hasten dira amaren sabelean daudenetik doinuekin ohitzen hasita; apurka-apurka hitz gutxi batzuk ikasteari ekiten diote lehenengo hilabeteotan, 10.000 hitz inguruko hiztegia osatu arte 6 urte bete dituztenean. Haur elebidunek erraztasuna izango dute nagusitzean beste hizkuntza batzuk ikasterako orduan. Izan ere, horrela izan dadin txikitatik jarri behar da oinarria. Zelan, baina?
Guraso moduan
Guraso moduan gure zeregin nagusia euskararekiko hiru eremutan koka dezakegu; alde batetik, hizkuntza aberatsa eskaini behar diegu gure seme-alabei. Hau da, ahalik eta egoera komunikatibo gehien sortzen ahalegindu behar gara, eurekin asko eta modu aberasgarrian hitz eginez, sinonimoak erabiliz, gauzak adiera desberdinetan esanez, hizkuntzarekin jolastuz...
Horrez gain, bestelako baliabideak ditugu eskuartean hizkuntza aberatsa eman diezaiegun, gure euskara maila edozein dela era; adibidez, ipuinak irakurri eta kontatu, abestiak jarri, marrazki bizidunak, pelikulak...
Bestalde, gurasoak garen heinean ispilu bat gara eurentzat, imitazioz portaera asko errepikatzen dituzte, hortaz, eredu ona izan behar dugu gure seme-alabentzat euskarari dagokionez; zelan? Ahalik eta gehien euskara erabiliz, lehenengo hitza euskaraz izan dadin saiatuz, kide euskaldunekin euskaraz arituz, euskararekiko portaera proaktiboa erakutsiz...
Amaitzeko, hizkuntza aberatsa eta eredu onak izateaz gain, haurrek euskarazko bizipenak eta erreferenteak behar dituzte. Alde batetik, euskaraz bizipen positiboak izatea oso garrantzitsua da euskararekiko pertzepzioa hobetze aldera eta motibazioa handitze aldera; hor berebiziko garrantzia hartzen dute euskarazko aisialdi jarduerek (udalekuak, asteburu pasak, irteerak, kirol jarduerak, kultur kontsumoa...), zeren eta euskara alde ludikoari lotu ez eze esperientzia positiboekin uztartu ere egiten baita. Erreferenteei dagokienez, mediatikoak (musikariak, kirolariak...) eskaintzea garrantzitsua den modu berean, gertuko erreferenteak (entrenatzaileak, begiraleak, beraiek baino nagusiagoak diren gazteak...) euskarari lotuta izatea oso beharrezkotzat jotzen dugu.
Baliabideak eta laguntzak
Euskara ikasteko eta praktikatzeko laguntzak
- Gurasoentzako euskara eskolak
- AISA: atzerritarrentzako euskara eskolak
- Euskara ikasteko diru-laguntzak
- Mintza-praktika: mintzalaguna eta gurasolaguna (GEU elkartea)
Aisialdia eta kirol arloan
- Aisialdi jarduerak Amaia Zentroan (Euskharan elkartea)
- Euskararen agenda (ALEA)
- Euskara zine aretoetara
- Euskarazko produktuen katalogoa
- Igandeak jai egitasmoa (GEU elkartea)
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.