Obrak Mendizorrotzan: eraikin soziala itxita dago eta sarbidea aldatu da
Udala obrak egiten ari da Mendizorrotza kirol-guneko eraikin sozialean. Horregatik, erabiltzaileek kontuan izan behar dituzte sarbideetan eta zerbitzuetan egindako aldaketa batzuk.
Zer lan egingo diren
Obraren helburuak hauek dira: igogailu berri bat jartzea, landare-fatxada bat prestatzea, kanpoaldera sartzeko arrapala handitzea eta ebakuazio-eskailera berri bat eraikitzea. Komunetan ere jardungo da, eta, gainera, ponpaketa-ekipo bat jarriko da, dagokion andelarekin, sute-ahoek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko. Proiektuak 1,7 milioi euroko aurrekontua du.
Nondik sartu Mendizorrotzara
Eraikin sozialeko obrak direla eta, ezin da instalazioetara sartu Mendizorrotzako aparkalekutik, itxita baitago parkingaren eta tornuen arteko oinezkoentzako tartea. Horregatik, erabiltzaileak Lasarteko Atea kaletik sartu behar dira.
Birkokatutako zerbitzuak
Lanen eraginak minimizatzeko, eraikin sozialak zituen zerbitzuak Mendizorrotzako beste gune batzuetan kokatu ditu Udalak. Zehazki:
- Aldagelak: eraikin sozialeko aldagelak itxita egongo dira. Erabiltzaileek igerileku estalien eraikinaren beheko solairuan dauden udako aldagelak erabil ditzakete.
- Botikina: obrek irauten duten bitartean, kanpoko igerileku olinpikoaren ondoan egongo da.
- Kafetegia: edari hotzak eta beroak eta aperitiboak saltzeko makinak gaitu dira.
- Ikasgela ez da erabilgarri egongo.
- Solariumerako sarbidea: eraikin honetatik hurbilen dagoen solariumerako sarbidea itxita egongo da; beraz, erabiltzaileak Aquamendiko igerilekuaren ondoan dagoen pasabidetik sartu beharko dira.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.