San Prudentzio BIZANeko batzordeek eta 'Lan konbinatuak' taldeak zentroko jantokikoei Gabonak zoriondu dizkiete
2024ko abenduaren 23an argitaratua
Aurten, San Prudentzio BIZANeko batzordeetako kideek Gabonak modu berezian zoriondu dizkiete jantokiko pertsona guztiei: bakoitzari zorion adierazpen bana eman zaio. Adierazpen horietan batzordeetako pertsonek mezu positiboak idatzi dituzte. Adierazpen horiekin batera, "Lan konbinatuak" taldeko jostunek egindako detaile bat eman diete.
Abenduaren 17an, asteartean, eman zizkieten zorion txartelak eta jostunen detaileak, aldez aurretik BIZANeko langileek mahaietan jarri zituztelarik. Batasunak egiten du indarra.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza handi honetan parte hartu duten pertsona guztiei, jantokia erabiltzen duten pertsona guztien artean oso harrera ona izan baitu (eta detaileak eskertu dituzte).
Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizkizuegu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.