21 Zabalgunea - Erdi Aroko hirigunean lokalak alokatzeko programa, erosteko aukerarekin

21 Zabalgunea SAk Erdi Aroko hirigunean jabetzan dituen zenbait lokal alokairuan esleitzea — erosteko aukerarekin— onetsi du. Merkataritza- eta zerbitzu-jarduera berriak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei eskainiko zaizkie, arrisku ekonomikoa gutxitzea ahalbidetuko dien sistema batez, eta enpresa-proiektuaren hasieran negozioaren bideragarritasuna neurri handiagoan bermatuz.

Errentamenduak gehienez zazpi urte iraungo du, eta urtebeteko luzapenak egin ahalko dira, gehienez 3 luzapen eginez.

Aurkezteko epea 2025eko otsailaren 24ko amaitu zen.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.