Gazte Arte – Arte gaztearen lantegiak

Hurrengo edizioa: 2026.

Gazte Arte ikusizko arteen lehiaketa da 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako: pintura, eskultura, instalazioak, performance-a, happening-a, esku hartze artistikoak, kaleko artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak, ilustrazioa, ehun-artea...

Gazte Artek hiru fase ditu: lehiaketa, tutoretzapeko sorkuntza eta erakusketa.

2023-2024ko edizioa amaitu egin da.

2023-2024ko edizioa

Gazte Arteren laugarren edizioan proposamenak aurkezteko epea 2023ko irailaren 25etik urriaren 25era egon zen zabalik. Guztira, 24 artelan jaso ziren eta horietatik, honako hauek suertatu ziren irabazle:

Trascendence lanagatik (margolana).

Izaro Pardo Delgado (Gasteiz, 2007): zinea, literatura eta argazkigintza gustuko ditu, eta bere zaletasuna istorioak kontatzea eta marraztea da. Zabalgana BHI-ko Inktober lehiaketa irabazi zuen 2021. urtean. Egun Ekialden batxillergo artistikoa egiten ari da. Bere inspirazio nagusia 90. hamarkadako kultura popularra da, gehienbat musika eta dark academia estetika. Txikitatik Tim Burtonen filmen estetika siniestroa gustuko izan du.

Irresistible lineal lanagatik (ehun-artea)

Lah Ortiz Escalante (El Ejido, Almeria, 2005). Artista queer ez bitarra. Egun, 35mm ikus-entzunezko eskolan soinua ikasten ari da eta In Our Minds erakusketa kolektiboan parte hartu du. Ehungintzan modu autodidaktan arakatu du. Modu hurbilago eta sentsorialagoan landutako materialarekiko elkarreraginean du interesa bereziki, zehazki bordatua eta ehundegia erabiliz.

Artistak, oso tradizionalak ez diren materialetan eragin nahi du, gorputz bat ez izatearen edo esperientzia disidente baten sentsazioarekin alderatuz. Era berean, trans-haurtzaroen eta gazteen osasun mentalaren babesaren garrantzia aldarrikatzen du.

Pliegues lanagatik (argazkilaritza esperimentala)

Ani Chkhartishvili (Tbilisi, Georgia, 2001). Sorkuntza eta Diseinuko ikasketen azken urtean murgilduta dago Leioako EHUko Unibertsitatean.


Karrera hasi zuenetik argazkigintzan oinarritu zuen bere praktika. Karrerako lehen bi urteetan, proiektu pertsonaletan, erretratuetan eta kaleko argazkigintzan aritu zen. Esperimentatzeko duen ikuspegitik irudia aztertu du, baita teknika mistoen esparruan argazkigintzak dituen aukerak ere.

2022ko ekainean, Arte Vital Lehiaketaren erakusketan parte hartu zuen Vital Fundazioaren erakusketa aretoan (Vitoria-Gasteiz). Ondoren, VIPHOTO Festek antolatutako Harria hautsi erakusketa kolektiboan hartu zuen parte. Duela gutxi, bertako artista saria jaso du 2023ko Fotoarte Argazki Lehiaketan. Aldi berean, Anima izeneko bakarkako erakusketa egin du Gasteizko taberna batean.

Congelando la memoria (instalazioa)

  • Oihane Gil Cirion (Barakaldo, 1999). 2016an, arte-batxilergoa egiten ari zela, argazkilaritzarekiko eta, oro har, ikus-entzunezko munduarekiko interesa piztu zitzaion. Zehazki, kale-argazkilaritzak eta argazkilaritza dokumentalistak markatu izan dute bere ibilbide artistikoa. Horregatik, IDarten Argazkigintzako Goi Mailako Gradua egitea erabaki zuen, bere lana profesionalizatu ahal izateko. 2020an amaitu ondoren, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi Mailako Gradua egin zuen CIFP Mendizabalan. 2016an Gazte Klik Klak argazki eta bideo lehiaketan hautatua izan zen eta 2018an irabazle. Arabaclickek bere hainbat argazki aukeratu izan ditu ere, eta duela gutxi, Egile-Argazkigintzako Sinposio Nazionaleko portfolioak berrikusteko Jardin Remoto Experience tailerrean, Graciela Hernández beka eman diote. Bekak bi urteko formakuntza eta Gustavo Bravo zuzendariaren tutoretzapean argazki-proiektu bat zuzentzea barnebiltzen ditu.
  • Leire Zabaleta Ruiz de Alegria (Vitoria-Gasteiz, 1999). Arte-batxilergoa ikasi zuen Ekialde institutuan eta bertan argazkilaritza ezagutu zuen, bere baliabide gogoenetako bat bihurtuz. 2017an, IDarte eskolan Argazkigintzako Goi Mailako Gradua egitea erabaki zuen. Bertan eskuratutako ezagutzak zabaltzeko asmoz, Ikus-entzunezko Proiektuen eta Ikuskizunen Errealizazioko Goi Mailako Gradua egin zuen. Ikus-entzunezkoen munduan argazkilaritza intimista eta kalekoa lantzen ditu batez ere, eguneroko uneak erregistratzeko asmoz, eta ohikotasunaren baitan sortutako gaiak landuz. Bideo esperimentala, collagea eta marrazketa ere landu ditu. Erakutsitako bere lehen lana Souvenir izenekoa izan zen, 2019an Gasteizko taberna batean aurkeztutako collage sorta. Argazkigintzari dagokionez, 2020an Doppelgänger lana erakutsi zuen Orbain Kultur Elkartean. Urte horretan bertan BAFFEST jaialdiko finalista izan zen Mírame sortarekin. 2023ko maiatzean bere lehen lantegia eskaini zuen LABE Gazte Laborategian. Duela gutxi, bere argazki batzuk ArabaClicken hautatuak izan dira.
  • Jone Irazu Garikano (Zalduondo, 2000). Zalduondoko landa-ingurunea eta Gasteizko hiri-inguruneaz gain, familiaren lan kontuengatik denboraldiak eman ditu beste herrialde batzuetan, AEBetako Renon, Nevadan… Egoera horretan, esploratzaile on orok bezala, pertsona eta giro desberdinak ezagutu eta haietara egokitu behar izan zen, eta horrek, interes antropologikoa sortu zion. Nerabezarotik bere aisialdiaren zati handi bat musika, antzerkia eta marrazketa ikastera eta praktikatzera bideratzen zuen, eta ikusita horrekin zenbat disfrutatzen zuen, arte-batxilergoa egitea erabaki zuen. Une horretan argazkigintzarekiko interesa garatzen hasi zen. Antropologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian. Bertan, oinarri teoriko zorrotzagoa garatu ahal izan zuen, eta bere lan artistikoa horretan oinarritu: Antropología Bisuala deskubritu zuen, eta 2022-2023an Kolonbian eta Kuban egindako 5 hilabeteko egonaldian praktitaku zuen. Bertan, hainbat institututan argazki-tailerrak egiteaz gain, argazki- eta bideo-lan dokumentala egin zuen. Gaur egun, bere obra artistikoa ikus-entzunezkoen, marrazketaren, idazketaren eta beste modalitate artistiko batzuen esparruan garatzen da.

Eskuragarri dago Gazte Arte 2023ren epaia pdf. Sormen lantegi irekietan eta erakusketa kolektiboan parte hartzeko aukera izateaz gain, irabazle bakoitzak 300 €ko ordainsaria jasoko du.

Sormen lantegi irekiak

Gazte Arte 2023ko lau irabazleek banakako sortze prozesu batean proposatutako obra sortzeko aukera izan dute. Sormen prozesua jendaurrean izan da, 2024ko urtarrilaren 2tik 7ra bitartean izango dira Montehermoso Kulturuneko ur biltegian.

Artista tutoreak

Dani Urraca (Vitoria-Gasteiz, 1991). Diseinatzaile grafiko eta ilustratzailea da. Bere lana ikus-entzunezkoetan oinarritzen da, diseinu grafikoaren, animazioaren eta ilustrazio digitalaren arloetan nabarmenduz. Eskuzko prozesuetan ere erosotasunez moldatzen da, hala nola; muralismoan, marrazketan edo musikan.

Irantzu Lekue (Vitoria-Gasteiz, 1987). Diziplina anitzeko artista eta kultur ekintzailea. Bere lanak gizarte-kontzientziazioaren eduki sendoa du. Hainbat teknikaren bidez gai desberdinak jorratu ditu, hala nola memoria, arrazakeria, bidegabekeria sozialak, klima-aldaketa, nortasun-krisia edo emakumearen izaera, betiere existentziari buruzko gogoeta batek zeharkatuta. Bere ekoizpen sortzailean pintura abstraktua eta figuratiboa argazkigintzarekin, eskultura kontzeptualarekin, instalazio artistikoekin, bideoartearekin eta muralismoarekin uztartzen ditu.

Alba Tojo (Murgia, 1996). Artista plastikoa eta Artean graduatua, aipamen bereziarekin pinturan eta grafikan. Obra Grafikoko Masterra egin zuen  Estampa Garaikidearen Nazioarteko Zentroan (2021). Hainbat erakusketa egin ditu, bakarkako zein taldean, eta egun bere estudioa sortzen ari da.

Adriana Fariñas (Vitoria-Gasteiz, 1996). Argazkilaria eta editorea. Gazte Klik Klak deialdian hautatua izan zenean argazkilaritzarekin serio hasi zen eta Gazte Arteko proiektua bukatzean bere estudioa izatea erabaki zuen. Bere lan komertzialena Kai Nakairen moduko artistentzako moda argazkiak eta Goya Floristas bezalako markentzako edukiak sortzean datza. Bere lan pertsonalena Fine Art argazkiak dira.

Tailerren bideoa:

Erakusketa eta katalogoa

Artista irabazleek erakusketa kolektiboa sortu zuten tutoretzapean. Erakusketa LABE Gazte Laborategian egon zen ikusgai 2024ko otsailaren 2tik martxoaren 3ra bitartean. Erakusketari buruzko informazio gehiago.

Era berean, katalogoa archivo pdf argitaratu da, parte-hartzaileen ibilbidea eta sortutako obraren informazioa jasotzen dituena. Halaber, erakusketa birtuala(Beste leiho batean irekiko da) dago ikusgai.

Galderarik?

Lehiaketa edo oinarriei buruzko edozein galdera argitzeko jo ezazu gaztearte@gmail.com posta elektronikora, 689 15 84 10 telefonora edota @sortzen_vg(Beste leiho batean irekiko da) Instagram kontura.

Inspiratu zaitez aurreko urteetako lanekin

Gazte Arte - YouTube(Beste leiho batean irekiko da)

Sorkuntza gaztea

Gazte Arte Sortzen sorkuntza-programaren parte da.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: