Estres hidrikoari aurre egitea: ura kudeatzeko erronka

Estres hidrikoaz hitz egiten da denbora tarte jakin batean ur eskaerak eskuragarri dagoen kantitatea gainditzen duenean, edo kalitate eskasagatik erabilera mugatzen denean.

2025eko irailaren 5ean argitaratua

Horren arrazoi nagusiak dira ur kontsumoa handitzea, hiri populazioen hazkundeari eta oro har bizitza maila hobetzeari lotuta, eta erabilgarri dagoen uraren murrizketa, batez ere kutsadurak eta lehorteak eraginda. Ondorioz, ur iturriak (ibaiak eta akuiferoak) gehiegi ustiatzen dira, kalitatean dakarren murrizketarekin, eta horrek zuzenean eragiten dio gure eredu ekonomikoari eta sozialari, osasunean eta elikaduraren segurtasunean dituen inplikazioekin.

Kalkuluen arabera, 2050. urterako Europako biztanleriaren %20 inguruk estres hidrikoa nozitzeko arrisku handia du. Espainia eta eskualde mediterraneoa izango dira kaltetuenak.

Estres hidrikoa

Nola aurre egin estres hidrikoari?

Uholde, lehorte eta antzeko ezohiko gertakariekiko zaurgarritasuna murrizteak ur operadoreen estrategiaren parte izan behar du, baita estres hidrikoa estruktural bihurtzen den agertokietan ere. Horretarako, baliabide hidrikoen kudeaketa jasangarria egin behar da, hau da, arrisku hidroklimatikoak ebaluatzen dituzten erresilientzia eta egokitzapen planetan inbertitu, hornidura iturrien zaintza lehenetsi, ekonomia zirkularrerako trantsizioa bizkortu, berrikuntza bultzatu eta teknologia berriak barneratu, uraren kudeaketan gobernantza indartu eta ingurumen hezkuntzan eta formazioan tematu.

Dagoen kezka horren ondorioz, Hornidura eta Saneamenduko Operadore Publikoen Espainiako Elkarteak (AEOPAS), AMVISA horko kide delarik, gida bat aurkeztu berri du, hiriko ur sistemak klima aldaketara egokitzeko. Argitalpenak esparru metodologiko bat proposatzen du, egokitzapen klimatikoa uraren hiri zikloaren kudeaketan txertatzeko, eta hornidura, saneamendu eta arazketa arloan esku hartzeko, diseinutik hasi eta jardueren jarraipeneraino.

Uraren erabilera arduratsuan garrantzitsua da herritarren ekarpena eta inplikazioa ere, ohitura eraginkorrak hartzeko, behar dena bakarrik kontsumitzera eta gure aztarna hidrikoa murriztera bideratuta.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.