Antzinako infanteria kuartelak birgaitze lanak hasi zituen 1988an, udal artxibo bihurtzeko. Urte gutxi batzuk barru, 1992an, kuartelak paralelo zeukan eraikina eraitsi zen, eta beste ekipamendu bat eraiki, Arabako Lurralde Historikoko agiritegi gisa erabiltzeko. Harrezkero, San Kristobal auzoa, zeina jada izen horrekin ageri baita Dionisio Casañalek 1888an egindako Gasteizko planoan, bi artxiboen egoitza da, eta horregatik, hain zuzen ere, egin dugu lehenengoz bi erakundeok batera erakusketa hau.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.