Etxeko eta auzoko konpostaje programa bat abiarazi da berriki Gasteizen. Helburu nagusiak dira konpostaje indibidualaren bidez hondakin organikoen autokudeaketa sustatzea eta auzoko konpostaje-jarduerak garatzea.
Interesatuta bazaude, bete ezazu formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara: Konpostatzeko formularioa(Beste leiho batean irekiko da)
Gasteizko Udalak emango dizkizu beharrezko baliabideak: konpostatzeko materiala, prestakuntza, jarraipen-bisitak eta aholkularitza noiznahi, telefonoz edo e-postaz.
Konpostaje mota hauen artean aukeratu daiteke:
Etxekoa baino eskala handiagoan egiten da, zenbait familiak konpostagailu berberera eramaten dituzte hondakin organikoak. Horretarako konpostaje-guneak daude bide publikoan, beharrezko material guztiaz hornituta. Egun, hiru daude: Zabalganan, Lakuan eta Salburuan (kontsulta dezakezu Geo Vitorian lokalizazio zehatza). Interesatutako famila bazara, formularioan izena eman besterik ez duzu.
Etxeko konpostajearen eskala txikian egiten da, etxe bakoitzeko baratze eta lorategietan jarritako konpostagailu indibidualak erabiliz, sortutako hondakin organikoak kudeatzeko mugitu beharrik gabe. Gainera, erraz eta garbi lortuko duzu konposta.
Konpostaje-molde hori erabili ahal izateko, gutxienez 1 m²-ko azalera duen lurzati edo belardia eduki behar da.
Konpostajea prozesu naturala da, gure etxeetan sortzen dugun materia organikoa deskonposizio biologikoaren mende jartzearen ondorioz. Prozesu horren emaitza konposta da, gure baratze eta lorategietan erabil dezakegun ongarri naturala.
Konpostaje-prozesuari esker, hondakin organikoak sortu diren lekuan betan kudeatzen dira, prozesu natural baten bidez, eta batere ingurumen kosturik gabe; hartara, ekonomia zirkularreko sistema baterako trantsizioa egiten da, eta hondakinen zikloa ixten, baliabide bihurtu dugunean.
Edozein materia organiko biodegradagarri konpostatu daiteke, landare- zein animalia-jatorrikoa delarik ere. Zerrenda honetan biltzen ditugu gure etxeetan sortzen ditugun hondakinetan dauden materia organiko biodegradagarri ohikoenetako batzuk:
Azalpenik behar baduzu, telefonoz edo WhatsApp bidez eska ditzakezu: 629 577 509 | E-posta: gasteiz.konposta@gmail.com
Informazioa partekatu nahi baduzu, Auzoko konpostajearen liburuxka (pdf) ere duzu eskuragarri.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.