Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Informazioa emango dizugu zure zalantzak argitzeko baliabideei buruz, eta aholkua, lana bilatzeko edo zure proiektua martxan jartzeko eman beharreko urratsei buruz.
Eta uda honetan, zer?: Udan lan egin
Orientazio eta aholkularitza zerbitzuak
Hilabete batzuetarako edo egun solteetarako kontratatzen duten enpresen zerrenda kontsultatu. Zerrenda: Listado ETTs
Gazte-bulegoan hainbat enpresa eta elkarteen zerrendak ditugu, horietako batzuk Udalak azpikontratatzen ditu udako kanpainarako. Esaiguzu zein esparrutan lan egin nahi duzun eta zerrenda emango dizugu, enpresekin harremanetan jartzeko.
Lan-eskaintzen iragarkiak aurki ditzakezu edo lan egiteko zure burua eskaini, klase partikularrak emanez, haurrak zainduz, etab.
@VG_empleoformac X profilean, lehen twitter, enplegu-eskaintzak partekatzen dituzte.
Astero, lan-bilatzaile nagusiak berrikusten ditugu, eta gazteentzako eskaintza nabarmenetako batzuk biltzen ditugu. Atal berezi bat dugu, udarako eta oporraldietarako lan-eskaintzekin. Gure webgunean edo gure sare sozialetan kontsulta ditzakezu @vggaztea (Instagram, Facebook eta X).
Hona hemen lan-eskaintzak bilatzeko erabil ditzakezun bilatzaile batzuk:
Gazteriaren Foru Erakundeak bildu eta eguneratu egiten ditu, kontsultatu hemen:
Begiraleak, sorosleak, ostalaritza, turismoa... opor garaian lan egiteko arlo nabarmenenak dira.
Aisialdiko monitore edo sorosle gisa lan egiteko, titulazioa behar duzu. Interesatzen bazaizu eta oraindik titulazioa ez baduzu, kontsultatu prestakuntza-atalean ikastarorik badagoen.
Sorosle gisa lan egiteko: Euskadin sorosle gisa lan egiteko lan-poltsa.
Kanpamendu eta udalekuetako begirale gisa lan egiteko: aisialdiko begirale edo zuzendari titulua baduzu, eskatu enpresen zerrenda.
Animazio turistikoan lan egiteko: Animajobs, Tui (Espainan eta atzerrian animazio turistikoko eskaintzen bilatzaileak).
Atzerrian sasoiko enplegua bilatzeko zenbait bilatzaile uzten dizkizugu, baita Au Pair eta atzerriko nekazaritza-lanari buruzko informazioa ere.
Seize the Summer 2024: turismoan, entretenimenduan eta sukaldaritzan udan Europan lan egiteko lan-eskaintzak.
Gazteen Europako Ataria: enplegua eta gehiago gazteen Europako mugikortasunerako.
Atzerrian sasoiko lan-bilatzaile batzuk: Anywork anywhere, Cool works, Seasonal Jobs, Mundo idiomas, Summerjobs, FSLwork and travel, Kings recruit, Season workers, Enkana,
Au pair:
International Au Pair Association: au pair eta familientzako aholkuak eta herrialde bakoitzeko au pair agentzia nagusien direktorioa.
Au pair Programaren Espainiako Elkartea: Espainako Au Pair agentzien elkartea.
Agentzia batzuk Au pair izateko: Au pair.com, Au pair box, Au pair world, Find au pair, Best in family, Level English, Aston Herencia, Newaupair
Nekazaritzako lana:
Atzerrian nekazaritzan lan egiteko enpresak eta proiektuak: Picking jobs, Seasonal.nl, Haygrove, Wwoof Ireland, Anefa, Apecita
Atzerriko urtaroko lanei buruzko informazio gehiago
Eta uda honetan, zer? Gidara itzuli
Erakundea: Vitoria-Gasteizko Udala. Prestakuntzaren, Enplegu Sustapenaren eta Ekonomia Sozialaren Zerbitzua
Zer eskaintzen du: elkarrizketa pertsonal bat edo batzuen bitartez, laguntza eta aholkularitza alderdi hauetan: profil profesionala zehaztu eta hobetu, lana bilatu eta curriculuma eguneratu. Lanbideren erakunde laguntzailea da zure eskaera eguneratzeko.
Nori zuzenduta: pertsona oro
Nola eskatu zerbitzua:
Informazio gehiago: Lan orientazioa
Erakundea: Vitoria-Gasteizko Udala. Enpresen Zerbitzua
Zer eskaintzen du: zure proiektua abian jartzeko laguntza eta aholkularitza, era integral eta pertsonalizatuan.
Nori zuzenduta: pertsona ekintzaileak.
Zerbitzura sartzea:
Informazio gehiago: Ekitea – informazioa eta aholkularitza
Erakundea: Vitoria-Gasteizko Udala
Zer eskaintzen du: Abokatu baten aholkularitza eta orientazio pertsonalizatua (lan kontratua dela, lan eskubideak direla...).
Nori zuzenduta: 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.
Zerbitzura sartzea: Aurretiko hitzordua eskatu Gazte Informaziorako Udal Bulegoan edo asejurjoven@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora mezu bat bidali.
Informazio gehiago: Lege Aholkularitza
Erakundea: SEA Arabako Enpresak, Vital Fundazioa eta Arabako Foru Aldundia
Zer eskaintzen du: lana bilatzeko formakuntza eta aholkularitza, lan-eskaintzak eta praktikak.
Nori zuzendua: pertsona oro.
Zerbitzurako sartzea: aurrez aurre, hitzordua eskatuta, telefono bidez, posta elektronikoz eta CV webetik bidaliz.
Informazio gehiago: Empleo Araba
Erakundea: Eusko Jaurlaritza
Zer eskaintzen du: emantzipaziorako online bidezko orientazio eta aholkularitza zerbitzua.
Nori zuzenduta: Euskadiko gazteak.
Zerbitzura sartzea: whatsapp, helbide elektronikoaren bitartez edo komunitate birtualean erregistratuz
Informazio gehiago: Gaz
Erakundea: Vitoria-Gasteizko Udala. Gazteria Zerbitzua.
Zer eskaintzen du: Gazte Informaziorako Udal Bulegoan (GIUB) zure curriculuma helaraz diezaiekezun hainbat arlotako enpresa eta elkarteen zerrenda bat dugu.
Nori zuzenduta: gazteak.
Zerbitzura sartzea: Gazte Informaziorako Bulegoan eskatu.
Erakundea: Vitoria-Gasteizko Udala. Gazteria Zerbitzua.
Zer eskaintzen du: Gazte Informaziorako Bulegoan erabilera publikoko Interneterako sarbidea duten ordenagailuak daude, enplegua bilatzen laguntzeko. Curriculumak bidali eta inprimatu, Interneten enplegu-eskaintzak bilatu...
Nori zuzenduta: gazteak.
Zerbitzura sartzea: irekita Gazte Informaziorako Udal Bulegoaren jendaurreko ordutegian.
Informazio gehiago: GIUB
Erakundea: Vitoria-Gasteizko Udala. Gazteria Zerbitzua.
Zer eskaintzen du: gazte batek eman ditzakeen zerbitzuak iragartzea (haurrak zaintzea, eskola partikularrak, txakurrak paseatzea...) eta enpresen eta partikularren eskaerak zabaltzea.
Nori zuzenduta:
Zerbitzura sartzea: taula kontsulatu edo iragarki bat argitaratu.
Informazio gehiago: Iragarki taula
Erakundea: Espainiako Gobernua. EstatukoEnplegu Zerbitzu Publikoa – SEPE.
Zer eskaintzen du: lan eskaera egiteko, zerrenda bakarrean izen ematea, eskaintza zehatzak egiteko ardura duten erakundeen esku egongo dena.
Nori zuzenduta: ikasten edo lanean ez dauden 16 eta 30 urte bitarteko gazteak
Zerbitzura sartzea:
Informazio gehiago: Gazte Bermerako Sistema
Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Euskal Enplegu Zerbitzua.
Zer eskaintzen du:
Nori zuzenduta: pertsona oro
Zerbitzura sartzea:
Informazio gehiago: Lanbide
Erakundea: Bai Euskarari Elkartea.
Zer eskaintzen du:
Nori zuzenduta: Langile eta enpresa euskaldunak.
Zerbitzura sartzea: Telefonoa, posta elektronikoa eta webgunea.
Informazio gehiago: Lansarean
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak weborri hau jarri du martxan bilatzaile desberdinetatik bildutako lan-eskaintzekin.
Esteka: Empléate enplegu ataria
Prentsan argitaratutako azken lan-eskaintzak, Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak jasotakoak .
Esteka: Prentsako lan eskaintzak
Giza baliabideen aholkularitza, langileen hautaketa.
Esteka: Campo&Ochandiano
Erakundea: Europako Batzordea
Zer eskaintzen du: EURES sarea osatzen duten herrialdeetako edozeinetan dauden enplegu eskaintzetarako sarbidea
Nori zuzenduta: Pertsona oro.
Zerbitzura sartzea:
Informazio gehiago: Mugikortasun profesionalerako EURES ataria
Erakundea: Europa Batasuna.
Zer eskaintzen du: Europar Batasunean lan egiteko enplegu-ataria.
Nori zuzenduta: Pertsona oro.
Informazio gehiago: EU careers
Zerrenda: Listado ETTs
Webguneak jasotzen dituen dokumentua:
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.