Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoen Plana eguneratzeko partaidetza prozesua
https://www.youtube.com/watch?v=dg4iuj3M1o8
Ahalik eta akordiorik zabalena lortzearren, parte hartzeko prozesu bat sortu zen, antolatutako gizarte-eragileen zein banakako herritarren iritziak jasotzeko. Horretarako, parte hartzeko hainbat bide ireki ziren.
Parte hartzeko bideak
Erakusketak
Tokian tokiko ekarpenak, gizarte-etxeetan ipini zen erakusketa baten bidez jaso ziren. Asmoa izan zen aurrerapen-dokumentua errazago aurkeztea eta ekarpenak egiteko prozesua arintzea.
Herritarren postontzia
Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana eguneratzeko partaidetza-prozesuarekin lotuta herritarrek egindako ekarpenak jasotzeko sortu zen hari bat Herritarren postontzian.
Informazio gehiago
Printzipio zuzentzaileetatik abiatuta, Gasteizko Udalak, Bartzelonako Hiri Ekologiako Agentziaren laguntza teknikoarekin, Planaren eguneratzearearen aurrerapen bat prestatu zuen (dokumentua PDFan). Dokumentua 2019ko irailean argitaratu zen eta herritarren eta gizarte eragileen kontrastea jaso zuen. Elkarguneak planaren iraupenean zehar garatuko diren ekintzak aztertu eta hobetu zituen.
Egon ziren ekarpenak kontuan hartuta, Udalak behin-betiko dokumentua prestatu zuen eta Gobernu Batzarrean onartu zuen behin-behinean. Ekainaren 1ean ALHAOn argitaratu zen, eta horren ondoren, 45 eguneko jendaurreko informazio aldia ireki zen, 2022ko abuztuaren 4a artekoa.
Lotutako informazioa
- Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoen Plana - 2022ko eguneratzea
- Parte hartzeko prozesuak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.