Bidezko merkataritza: Gasteizko Kale-izendegi Arduratsua aplikazioa

kale-izendegi arduratsua bannerra

APPunta zaitez eta zentzuz kontsumitu!

Klima aldaketak, gizarte injustiziak eta diru-eralgiketak kezkatzen zaitu? Gure mundua hobetzeko gogoak dituzu? Zure saskiaren bidez egitera gonbidatzen zaitugu, astero janariaz, arropaz, teknologiaz… betetzen duzun saskia, hain zuzen. Aurkezten dizugu Gasteizko Kale-izendegi arduratsua(Beste leiho batean irekiko da), beste kontsumo eredu bat lortzearren gure hiriko establezimenduen mugikorrerako aplikazioa. Zentzuz Kontsumituk(Beste leiho batean irekiko da) sortutako aplikazioa da Gasteizko Kale-Izendegia, Gasteiz Udalak finantzatutako hiru elkarteen (MedicusMundi Araba, Mugarik Gabe eta Setem Hego Haizea) hezkuntza eraldaketako proiektu baten barne dagoena, eta gure hiria kontsumo arduratsuaren erreferente bihurtu nahi duena.

app-ren irudia

Gure kontsumoa gizartea eraldatzeko erreminta eraginkorra da, baina askotan ez gara honetaz kontziente. Tokiko letxuga ekologikoa aukeratzearen eta gure mahaira ailegatu baino lehen ehunaka edo milaka kilometro egin dituen letxuga aukeratzean artean alde nabarmena dago; eta bigarren eskuko kamiseta bat erostea edo denda handietan berri bat erostea ez da berdina. Noizbait honi buruzko hausnarketa egin duzue?

Zure erosketarekin gaur egungo bidegabeko eredu ekonomikoa mantentzera lagundu dezakezu, edo, bestalde, aldaketa finko baterako protagonista nagusi bihurtu zaitezke.

app-ren irudia 2

Aplikazioan aurki ahal dituzuen establezimenduek ezaugarri bereziak dituzte: ekonomia alternatibo eta solidarioaren barne daude, genero berdintasuna bilatzen dute, bidezko merkataritzako, tokiko eta ekologikoak diren produktuak eskaintzen dituzte, birziklapena eta teknologia libreak sustatzen dituzte…

Aplikazioan nahi duzun kategoria aukeratu dezakezu, eta denda bakoitzaren kokapena ikus dezakezu, telefono zenbakiarekin eta helbidearekin.

Halaber, aplikazioak aipatutako filosofia jarraitzen du, teknologia berriak zentzuz kontsumitu ahal ditugulako. Martxan jarri dugun aplikazioa Android mugikorretan eta tablet-etan erabili daiteke, eta Play Store(Beste leiho batean irekiko da)-n bilatu behar da.

Haztea

Denbora pasa ahala hazi behar duen aplikazioa dela uste du Zentzuz Kontsumituk, denda eta establezimendu berriak sartuz. Zure laguntza beharrezkoa da helburu hau lortzeko, kontsumo arduratsua errespetatzen dituzten ekimenak ezagutzen badituzu, jakinarazi(Beste leiho batean irekiko da) eta kale-izendegian parte hartzeko gonbidapena eskainiko die.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: