BIrGURPIL, gurpila BIR-asmatzen proiektua
Zer da?
Ekonomia zirkularra frogatzeko proiektu bat, Udalaren Lurraldearen eta Klimaren Aldeko Ekintzaren Sailak eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak kudeatutakoa.
Udalsarea 2030 - Udalerri Jasangarrien Euskal Sarearekin batera finantzatu da, eta 12 hilabetez luzatuko da: 2019ko azarotik 2020ko azarora.
Zertan datza?
Zaharkituak geratu diren gurpilak biltzean eta birziklatzean, daukaten materiala berreskuratzeko eta harekin produktu berriak ekoizteko.
Nola parte hartu?
Bizikletaren sektoreko enpresa zein erakundeak
Ordezkatzen dituzten bizikleta-gurpilak bilketa-sistema batean sartuko dituzte.
- BH Bikes
- Bicicletas Green City Cycles
- Bicicletas Izquierdo
- Biketoki
- Biziklismopikulin
- BMK Gasteiz Service Point
- Ciclos Carreras Astro
- Ciclos Gasteiz
- Ciclos Soroa
- Ciclos Sport
- Decathlon
- ebike by Vialki
- El Corte Inglés Deportes
- El taller de Asier
- Forum Sport Vitoria
- Fundación Euskadi
- Gama Bicicletas
- Infinity Bikes
- Lokoloka
- Puesta a Punto
- Rbr-Gasteiz
- Servibicis
- Specialized & Maestre Concept Store
- Sport Yañez
- Star Bikes
- Tandem Gasteiz Bicicletas
- Txirrinduz
- Urban Mobility
- Vibike bikes&triatlón
Hiritarrak
Gurpil zaharrak eraman ditzakete Oto Hiribideko Garbigunera edo Puntu Berde Mugikorrera.
Zer lortu nahi du?
- Gehiago erabiliko ez diren bizikleten pneumatikoak hondakintzat hartzeari uztea, eta baliabide gisa aintzakotzat hartzea.
- Kontsumo-ondasunak ekoizteko lehengai berrien kontsumoa murriztea, zenbait produkzio-katetan material birziklatuak erabiltzea normala bihurtuz.
- Beren balio-bizitzaren amaieran bizikleten gurpilek dakarten ingurumen- inpaktua murriztea.
- Negozio-hobi zein enplegu-hobi berriak sortzea bizikleten gurpilak birziklatzearen arloan.
- Vitoria-Gasteizen, mugikortasun ziklista are jasangarriagoa egitea.
- Hiritarrak zein tokiko enpresak ekonomia zirkularrarekin ohitzea.
Kolaboratzaileak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.