Zure enpresa eratzeko urratsak – Enpresari ekin aurrekoak
Ekin aurrekoak | Enpresa plana | Finantziazioa | Lokalizazioa | Jabetza industriala eta intelektuala | Egitura juridikoa | Tramiteak
1. Ekintzaile-taldea
Negozio bat arrakastaz martxan jartzeko berme onenetako bat sustatzailea bera da. Hala eta guztiz ere, zaila da enpresa-sortzailearen berezko dohainak zein diren definitzea. Hala ere interesgarria da adieraztea hasiera batean beren kontura lan egitea pentsatzen ari diren pertsona guztiek komunean izan beharko lituzketen ezaugarri batzuk.
Honako hauek dira ezaugarriak:
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Zuzentzeko eta antolatzeko gaitasuna.
- Enpresa proiektuan motibazioa izatea eta sinistea.
- Arriskatzeko gaitasuna.
- Ziurgabetasuna jasateko gaitasuna.
Horien artean bereziki nabarmendu behar da gutariko bakoitzak arriskuaren aurrean dugun jarrera. Enpresa bati ekiteak, nahiz eta aurrez azterketa xehekatu bat egina izan, beti darama arriskuren bat, handia ala txikia, batez ere proiektu guztietan dagoen hasierako ziurgabetasunaren ondorioz.
Hala eta guztiz ere, pertsona guztiek ez dugu arriskuak hartzeko gaitasun berdina; gure izaeraren araberakoa izango da. Hala ere, enpresa abentura guztiek badute beti egunez egun bizi behar den ziurgabetasun osagarri bat.
Tresnak
Jarraian bi tresna proposatzen ditugu gure enpresa-sortzaile profila hobe identifikatzen lagunduko digutenak, bai eta gure alderdi positiboak eta hobetu behar ditugunak balioztatzeko ere.
2. Ideia
Enpresaburu izatearekin ez da nahikoa enpresa bat eratzeko, egingo den jarduerarekin asmatu behar da. Puntu honetan egoera desberdinetan aurki gaitezke:
- Aurrera eraman dezakegula uste dugun aukera bat dugu.
- Aurretik genuen ideia bat daukagu baina ez dakigu ziur aukera ona izango den.
- Hainbat ideia desberdin ditugu, baina ez dakigu zein aukeratu.
- Enpresa sortzeko asmoa dugu, baina ez dakigu zein jardueratan.
Edozein moduz, askotan komeni izaten da hasierako ideiaz gain beste aukerak proposatzea, horrela aukera gehiago izateko eta elkarren artean alderatuz ideiaren balioztatze prozesua hobetzeko.
Ideiaren jatorrian kreatibitateak paper oso garrantzitsua du. Hasierako pausu honetan aukerak sortzeko beharrezkoa da adimen irekia izatea eta hasierako baztertzera prest ez egotea, alde batera utzita “erotuta zaude” “horrek ez du inoiz funtzionatuko” eta antzeko komentarioak.
Ideia bat edo gehiago ditugunean, hurrengo pausua horiek analizatzea da, eta prozesu horretan jarraian deskribatzen ditugun zenbait arau jarraitu beharko lirateke:
Ideia balioztatzeko hamar manamenduak:
- Baliabiderik ez inbertitzea jarduera berria behar hainbeste analizatu baino lehen. Inbertsio «saihestezinaren» tranpan erori gaitezke.
- Talde-lana. Kudeaketa taldeak ideia egikaritzeko eta sortzeko prozesuan parte hartu behar du.
- Enpresatik kanpoko aditu lokabe baten laguntza edukitzea. Aditu hori prozesuaren hainbat atalen teknikak ondo ezagutzen dituen kritikoa eta aditua izango da. Esperientzia, zehaztasuna eta independentzia dira enpresa baten barruan beti gertatzen diren erabakien zehartasunari aurre egingo diotenak.
- Ondo definituriko arazo bat erantzunaren erdia da. Analisian ez da estrategia esparrua ahaztu behar.
- Lehenengo erantzunaren gainera ez botatzea. Konponbide argiegia da eta okerra izan daiteke.
- Aukera bat eta negozio egonkor bat ez nahastea. Kanpoko arrazoiak gutxi analizatzearen eta beren garapen testuingurutik kanpo planteatzearen ondorioz inbertsio gehiegi egiten dira.
- Ez da ahaztu behar laguntza publiko edo pribatu batek erabakia alda dezakeela. Ideia batek berez justifikatua egon behar du, ez jaso daitezkeen laguntzengatik.
- Aukerak bilatzea beharrezkoa da beti. Ideia bat besterik ez dagoelako justifikatzea, aurrez behar bezalako analisia egin gabe, norberaren burua engainatzeko modu bat da.
- Ideia berritzaileak eta sortzaileak eduki nahi baditugu, logika eta esperientzia bigarren planoan utzi behar dira bilaketa fasean. Hala ere, horiek erabiltzea beharrezkoa da ideia berriak iragazteko fasean, erabakiak hartzeko.
- Gogoratzea ideia baten Bideragarritasun Plana ez dela inbertsio bat justifikatzeko erabili behar. Enpresa eta estrategia perspektiba batetatik analizatzeko baizik.
3 Merkatua
Negozioaren aukeraren analisi sakon bat egin ahal izateko, egin beharreko lehenengo gauza da gure produktua edo zerbitzua sartuko dugun merkatua ezagutzea. Bertan operatzen duten agente desberdinei buruzko ahal dugun informazio guztia bildu behar dugu, gure eskaintza diseinatzerakoan erabaki zuzenak hartu ahal izateko.
Gure merkatua aztertzerakoan kontuan eduki behar ditugun hainbat alderdi aipatzen ditugu jarraian.
Bezeroak
Ez dugu mundu guztia gure bezero izan daitekeela pentsatzeko tentaldian erori behar. Komeni da jakitea bezero guztiek ez dutela erosteko jarrera berdina produktu edo zerbitzu beraren aurrean. Jarrera hori desberdintzen duten eta bezero batzuk ezaugarri batzuk gehiago balioztatzea egiten duten eragileak daude.
Eragile horiek zein diren jakitea komeni zaigu, merkatua talde homogeneoagoetan zatitzeko eta horietako talde bat edo gehiago hautatzeko gure lehentasunezko bezero gisa, beren eskakizunetara ahalik eta hoberen egokitzen den eskaintza diseinatzeko. Estrategia horri merkatuaren segmentazioa deitzen zaio.
Konkurrentzia
Saihestu behar dugun beste akats bat da pentsatzea ez dagoela lehiakiderik. Gerta daiteke zehazki guk egiten dugunaren berdina egiten duen enpresarik ez egotea, baina dudarik gabe gu merkatura iritsi baino lehen gure enpresak erantzungo dion behar berdina asetzen zuten kontsumitzaileek.
Behar hori asetzen duten enpresa horiek dira lehiakide ez zuzenak deitzen direnak. Konkurrentziaren analisiak informazio oso baliotsua ematen digu, merkatuan dagoen egungo eskaintza analizatzeko aukera eskaintzeaz gain, egon daitezkeen balizko hutsuneak topatzeko, informazio oso interesgarria eskaintzen digulako gure etorkizuneko bezeroak ordaintzera ohituta dauden prezioen mailen edo eskaintzaren osaketari buruzkoa.
Sektorea
Gure enpresa jarduera sektore batean sartuko da, oraingoan bai, jarduera berdina duten enpresek osatzen dutenean. Neurri handi batean, gure arrakasta izateko aukera sektore horren osasunaren araberakoa izango da. Sektorearen osasunean eragiten duten faktoreak honako hauek dira:
- Sektoreko enpresen arteko lehiakortasun intentsitatea.
- Eratu berri den enpresa batek. jarduera hori egiten duen sektorean sartzeko topatzen dituen oztopoak eta zailtasunak.
- Sektoreko bezeroen indar posizioa.
- Hornitzaileen indar posizioa.
- Ordezko produktuen mehatxua.
- Administrazio publikoek beren araudiekin izaten duten eragina.
Ingurunea
Azkenik, edozein enpresari, finkatutakoa nahiz eratu berri denari, hainbat alderdik eragiten diote. Alderdi horiengan ezin da eragin baino zure jarduera baldintzatzen dute. Hori da enpresaren ingurunea deitzen zaiona.
Etengabe informatua egotea komeni da ingurune horri buruz, eta lau alor garrantzitsutan banatzen da, bertatik sortzen direlako enpresari eskaintzen zaizkion mehatxu eta aukera gehienak. Lau alor horiek honako hauek dira:
- Ingurune politikoa
- Gizarte ingurunea
- Ingurune ekonomikoa
- Ingurune teknologikoa
Tresnak
Informazio iturriak
Aurreko puntuak daukagun informazioan zerbait falta den jakiten lagundu digu. Falta zaizkigun datu horiek eskuratu behar ditugu gure enpresa abenturan arrakasta edukitzeko aukerarik izan nahi badugu. Eskuratu nahi ditugun datuak aurkituta, bildu egin behar ditugu eta horretarako bi aukera dauzkagu:
Datu horiek bildu dituzten bigarren mailako informazio iturrietara jotzea. Hona hemen iturri horien adibide batzuk:
- Enpresa erakundeak (Merkataritza eta Industria Ganberak, sektoreko erakundeak…).
- Erakunde publikoak (INE, EUSTAT, ICEX…).
- Dauden azterketak.
- Sektoreari buruzko argitalpenak.
- Enpresa barruko datuak.
- Internet.
- Institutu espezializatuak.
- Inguruneko agenteak (merkataritza sarea, bezeroak, konkurrentzia,…).
Lehen mailako informazio iturrietara jotzen dugunean, horiek izan behar baitute informazio biltzeko lehenengo baliabidea, aldez aurretik hiru gauza hartu behar ditugu kontuan:
- Informazio bildu dugun iturriak duen fidagarritasun maila.
- Informazioaren urruntasuna, denboran. Datuak zaharkitzeko epea, sektorearen eta haren bilakaeraren azkartasunaren araberakoa izango da.
- Erabakiak hartzeko garaian eskaintzen zaizkigun datuen aplikagarritasun maila.
Guk biltzea datuak. Horretarako baliabide nagusiak hauek dira: inkestak, eztabaida mahaiak, kontsumitzaile panelak…
Inkestak erabiltzea hautatzen badugu, inkestak pertsonalki, postaz edo telefonoz egin daitezke; eta, beharrezko informazioa lortzeko, galdera da oinarrizko euskarria.
Aipaturiko beste baliabideek, aztertutako gizabanakoen arteko elkarreragina aprobetxatzen dute, informazio aukera berriak sortzearren.
Azterketa egingo zaien pertsonen kopuru eta profila zehazteko, komeni da profesionalen laguntza izatea, lortutako datuak erabakiak hartzeko esanguratsuak izan daitezen.
Datuak eskuratu ditugunean analizatzea eta lortutako emaitzak interpretatzea besterik ez zaigu falta.
Informazioa biltzeko eta merkatuaren bilakaera analizatzeko ariketa hau ez da enpresa martxan jartzen den unean bakarrik egin behar. Komeni da denbora jakin bat pasa ondoren berriz egitea, merkatuen joera aldaketak aldez aurretik jakiteko eta gure estrategiak berriz definitu ahal izateko.
Laguntzarik behar duzu?
Gasteizko Udalaren enpresak sortzeko informazio eta aholkularitza zerbitzuaren bitartez zure enpresa-proiektuaren eraketa eta abiatze prozesuan 10 ordutako aholkularitza pertsonalizatuarekin lagunduko dizugu.
Horrez gain, ekintzailetzarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko kontsultak horrela bideratu ditzakezu:
- Formulario honen bidez.
- Posta elektronikoz: infoempresas@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.