Ingurumen-irizpideak lehiatzaileentzat

Eskaintzak aurkeztean:

  • Eskaintzak paperean aurkezten badira, paper % 100 birziklatua erabiliko da (kontsumitu ondoko edukia gutxienez % 65ekoa), bi aldeetatik eta zuri-beltzean inprimatuta (kolorea ezinbestekoa denean bakarrik erabiliko da). Koadernatzea ahalik eta gutxiena izango da, eta plastikozko azalik gabe, errazago birziklatzeko.
  • Eskaintza teknikoa formatu digitalean aurkezteko eskatzen bada, CD birgrabagarria (itxi gabe) erabiltzea gomendatzen da, USB memoria edo antzekoren bat, gero berrerabili ahal izateko.

Kontratua gauzatzean:

  • Enpresa esleipendunak zerbitzua emateko edo lana gauzatzeko erabiltzen edo erosten dituen material edo produktuek, bai eta erabilitako metodo eta prozedurek ere, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena eragin beharko dute, eta ez diote kalterik egingo osasun publikoari.
  • Kontratua gauzatzean, enpresa esleipenduna hondakinen kudeaketaren europar hierarkia betetzen saiatuko da une oro, eta behar diren neurriak hartuko ditu hori gauzatzeko: behar-beharrezkoak diren lehengaiak eta energia baino ez ditu erabiliko, ahal denean ekipoak nahiz materialak berrerabiliko ditu, eta birziklatzaile/kudeatzaile egokien esku jarriko ditu gainerako hondakinak. Material gisa edo energetikoki balioztatu ezin diren ekipoak/materialak edo lehengaiak baino ez ditu suntsitzera bideratuko.

Informazio gehiago: Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibidea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.