Ataria

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Eguzki erlojua

Atariko eguzki erlojua(Beste leiho batean irekiko da) analematiko deritzon erloju mota da. Lurzoruaren gainean marraztutako elipse bat du, eta horren gainean orduen digituak daude idatzita. Erdigunean pertsona batek gnomon(Beste leiho batean irekiko da) gisa jarri behar du, analemaren(Beste leiho batean irekiko da) gainean, geziaren araberako puntu jakin batean, bere itzalak, elipsearen gainean proiektatuta, ordua adierazteko.

Erlojuak ordu ofiziala adierazten du; horregatik bi ordu-serie ditu: negukoa eta udakoa. Itzalak Greenwicheko batez besteko eguzki-ordua adierazteko beharrezko zuzenketak egin dira erlojuan eta, aldi barean, ordu ofiziala emateko denbora-ekuazioa zuzendu da.

Eguzki erlojua

Kontuan hartzekoa: Atenasen eta Gasteizen ordu ofizial berbera dugu. Hala ere, Gasteizen baino ordu bat lehenago sartzen da eguzkia Atenasen, gutxi gorabehera. Gure erlojuak adierazten duen eguzki-ordua eta ordu ofiziala bat etor daitezen zenbait zuzenketa egin behar izan dira.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: