Merkataritza eskaintza - Erdialdea, Erdi Aroko Hirigunea, eta Antso Jakituna / Gorbeia ardatza

Merkataritza eta ostalaritza - Merkataritza eskaintza

Hirigune oso komertziala | Erdi Aroko hirigunea | Antso jakituna/Gorbeia

Hirigune oso komertziala

Hiriguneko kalea

Vitoria Gasteiz hiri berezi eta paregabea da alderdi askotan, non modernitatea eta tradizioa elkarrekin bizi diren. Erdialdearen merkataritza honen adierazgarri bizia eta dinamikoa da, zonalde bat non merkataritza formatu ezberdinak, merkataritza gune erakargarri eta desberdina bihurtzen duten.

Posta, Dato, San Prudentzio, Foru, Independentzia eta Diputazio oinezkoentzako kaleak gune oso aproposa eratzen dute erosketak modu lasai batean egiteko. Alaba Jeneralaren kalean modako denda nagusiak kokatuta daude.

GeoVitoria no funciona sin javascript.

Zonalde honetan modazko frankizia nagusiak, merkataritza independente bikaina, galeria komertzialak, hornikuntza-azoka eta abar aurkitu ditzakegu. Era guztietako merkataritza formatuak, berritzaileenetatik hasita, tradizionalenetara.

>>igo

Erdi Aroko Hirigunea

Vitoria-Gasteizko hiriak "denboran bidaiatzeko" aukera ematen du bere Erdi Aroko Hirigunetik ibiliz, Europan hobekien mantentzen dena da. Bertan, elizak, jauregiak, harresiak eta etxe-dorreak bat egiten dute, eta hauetara, azken urteetan, dendak eta taberna berriak batu dira.

Erdi Aroko Hirigunea 1 Erdi Aroko Hirigunea 2 Erdi Aroko Hirigunea 3 Erdi Aroko Hirigunea 4

Erdi Aroko Hirigunea hiriaren altxorra da, gune berdingabea da eta aldaketa eta errekuperaketa ikaragarria jasaten hari da azpiegituretan eta monumentuetan egiten hari diren hobetze lanei eta negozio espezializatuei ematen zaien laguntzari ezker. Horrela, gaur egungo artisauak eta artisau tradizionalak merkataritza eskaintza desberdin bat osatzen dute, hilero Almendrako azokan gozatu ahal dena.

GeoVitoria no funciona sin javascript.

>>igo

Antso Jakituna / Gorbeia

Gorbeia kalea eta Gasteizko ibilbidearen artean dagoen zonaldean merkataritza kontzentrazio handiena biltzen da, eskaintza sektorial handia eta ostalaritza enpresa garrantzitsuekin. Elikadura, moda, osagarriak, etxeko ekipamendua, kafetegiak, jatetxeak eta pintxo tabernak zonaldea animatzen dute, ondorioz, Alondegi Planaren lehenengo erreferentea bihurtu dira.

2009az geroztik, Ama Birjinaren Plaza, Gorbeia eta Gasteizko ibilbidearekin batzen duen hiri bide komertzial bat sortu da oinezkoen korridore baten bidez. Korridore honek espaloi zabalez eta hiri-altzari berritzaileaz osatuta dago.

Antso Jakituna egunez Antso Jakituna gauez

Antso Jakituna kalea aldaketa handiena jasan duen kalea da, Pergola izena duen markesina handi batekin eratuta dago eta bertan, informazio pantaila erraldoi bat eta interneterako sarbidea dago. Ekipamendu hau hiri-altzari bereizgarriekin, haurrentzako joko eremu batekin, tranbiaren geltokiarekin osatzen da.

GeoVitoria no funciona sin javascript.

>>igo

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: