Udalak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalen alorretarako enpresa txikiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia egiten du urtero, saltegi berriak jartzeko, aretoak eta ekipamenduak modernizatzeko, eta lehiakortasuna hobetzeko. Laguntzei buruzko informazio gehiago.
Kontsultatu enplegurako prestakuntzaren udal eskaintza eta enpresa eta ekintzaileei zuzendutako jardunaldi eta tailerrak.
Udalaren Euskara Zerbitzuak berariazko programa bat du merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko; aholkularitza, prestakuntza eta diru-laguntzak eskaintzen ditu, bai eta doako itzulpen-zerbitzuak eta gaikako hiztegiak ere.
Merkataritzan eta ostalaritzan euskara erabiltzeko programari buruzko informazio gehiago.
Berriz Enpresa programaren helburua da enpresen jarraipena erraztea. Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan.
Informazio gehiago: Berriz enpresa(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.