Kanpamentuak, Cuniten

Se ven jóvenes montando tiendas de campaña)

Lekua

Cuniten (Tarragona), bi txandetan.

  • Cunit 1: ekainaren 27tik uztailaren 6ra. Irteera:10:00. Itzulera: 21:00. Irteera: Gasteizko Autobus Geltokian, Euskaltzaindia enparantza, z/g)
  • Cunit 2: uztailaren 6tik 15era. Irteera: 7:00etan. Itzulera: 19:00etan. Irteera: Gasteizko Autobus Geltokian, Euskaltzaindia enparantza, z/g).

Leku libreetan izena eman

Hartzaileak

13 eta 17 urte bitarteko gazteak (2005 eta 2009 bitartean jaioak), jarduera egiteko unean adierazitako adina betetzen dutenak.

Antolakuntza

1. Tabla: Tokien eskaintza eta kanpamentuen datak
Kodea Lekua Datak Toki kopurua
1066 Cunit 1 ekainaren 27tik uztailaren 6ra 50
1067 Cunit 2 uztailaren 6tik 15era 50

Hizkuntza: euskera etaelebiduna. Komunikaziorako oinarrizko hizkuntza euskara izango da.

Prezioa: Prezioa: 299 euro. Eusko Jaurlaritzaren bekadunek %50eko hobaria izango dute adierazitako tarifaren gainean. Zozketaren ondoren, inskripzioa egiterakoan ez da beharrezkoa izango beka frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea. Hala ere, plaza libreen aldian (maiatzaren 25etik aurrera), beharko da.

Garraioa: autobusez. Elkartzeko tokia Gasteizko Autobus Geltokia izango da (Euskaltzaindia enparantza, z/g).

Parte hartzaile kopurua: 100.

Parte hartzeko baldintzak:

Parte hartzaileek NANa eta Osasun Txartela.

Nahitaezkoa da baimen hau ematea: tutore edo gurasoen baimena (pdf). Orri hori kanpamentuen inguruko informazio-bileran emango zaie sinatuta monitoreei.

Kanpamentuetako parte hartzaileen portaera Vitoria-Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiaren menpe egongo da. Araudi honetan bildutako arauak ez betetzeak zigorra ezartzea ekarri ahal izango du, baita kanpamentuetatik kanporatzea ere.

Interesdun bakoitzak bi kanpalekuetan (CUNIT 1 eta CUNIT 2) egin ahal izango du izena emateko eskaera; baina zozketan, bi kanpalekuetan plaza lortuko balitu, horietako batean bakarrik egin ahal izango du inskripzioa.

Itzulketak: ekainaren 5etik aurrera, izena emateko dirua ez da itzuliko, ez bada gaixotasun (medikuaren egiaztagiria aurkeztuta) edo egoera larriagatik. Kasu horretan (justifikatuta dagoenean), ordaindutakoaren % 85a itzuliko da (erabiltzailearen kontu korrontean sartuz), eta % 15a gordeko da kudeaketaren gastuengatik.

Aldez aurreko bilera: Kanpaldien ezaugarri eta beharrei buruz informatzeko Zabalganako gizarte etxean (Juan Gris Kalea, 4, 01015 Gasteiz), bilera egingo da, hurrengo data eta ordutegietan:

Cunit 1: ekainak 15, asteazkena, 18:30ean.

Cunit 2: ekainak 15,asteazkena, 20:00etan. 

Helburuak eta programaren deskribapena

Egun batzuk itsasertzean eta aire librean bizitzea kanpaldi hauen alderdirik erakargarriena da. Hondartzaz gozatzeko aukeraz gain, kanpalekutik gertu dauden hiri eta gune interesgarriak ezagutzeko aukera ere izango da.

Ostatua kanpinean egingo da eta parte hartzaileek kanpin dendak montatzen aritu beharko dute, baita guztionak diren lanetan ere. Horrela antolatzeak eta bizitzeak elkarren arteko harremanak, errespetua eta bizikidetza indartzen laguntzen du.

Kanpin-dendak banakakoak izango dira.

Antolatzailea eta kontaktua

Gazteria Zerbitzua (Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila)

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ)

Telefonoa: 945 161 616 (luz. 6512)

juventudtl1@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.