Konpondu Gasteizko Udalaren proiektu bat da, herritarren egungo kontsumo-ereduaren aldaketa sustatzeko, konponketaren tokiko sektorearen bidez produktuen bizitza baliagarria luzatzeko helburuarekin.
Konpondu udalaren webgunearen barruan dagoen Konponketa-negozioen bilatzailea da. Bertan, kontsumora-ko produktuen konponketarako profesionalak aurki daitezke, etxetresna elektriko handi eta txikietatik, arropa eta oinetakoetara, irudi- eta soinu-ekipamenduetatik, altzari eta abarretara. Horrekin batera, konponketarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako informazio eta dokumentazio ugari egongo da.
Konponder ez da soilik bota baino lehen konponketaren alde egiten duena; Konponder da, halaber, erreparazioan aritzen den pertsona, profesionala. Tresna haztea nahi dugu; beraz, konponketan diharduen negozio edo saltoki bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan konpondu@vitoria-gasteiz.org helbidearen bidez. Nahi izanez gero, inprimaki bat bete dezakezu zuzenean Konponduren parte izatea eskatzeko.
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72177720303718205(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.