Gasteizen kontratazioa sustatzera zuzendutako laguntza ekonomikoak, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeentzat eta bereziki, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzeko.
Guztira: 2.068.663,00 euro. Zenbateko hori bi laguntza- motaren artean banatuko da
Gehienez 8.000 euroko laguntza Gasteizen erroldatuta, lanik gabe eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonei kontratu mugagabeak egiteagatik.
Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko abenduaren 11tik 2026ko martxoaren 31ra arte (hau barne)..
Tramitea
Gehienez 6.000 euroko diru-laguntza, Gasteizen erroldatuta dauden eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden artistak eta ikuskizun publikoetan teknikariak eta laguntzaileak kontratatzeagatik.
Eskabideak aurkezteko epea: 2025eko abenduaren 11tik 2026ko urtarrilaren 30era arte.
ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org | Telefonoa 945 16 16 16, 4298 eta 4390 luzapenetan.
Deialdi hauei buruz informazioa garaiz jaso nahi baduzu, eman izena Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko buletin elektronikoan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.