Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Izapidetzen ari diren txostenak

Aurretiko kontsulta publikoa, 37. poligonoko 158. eta 166. lurzatien hirigintza-parametroak berriro zehazteko HAPOan egin nahi den egiturazko aldaketa puntualari buruz (Mercedes-Benz)

Noiz: 2021eko martxoaren 15etik 31ra

Nola: Posta elektronikoz: gestionadm2.0201@vitoria-gasteiz.org

2021ko martxoaren 12ko ebazpenak hasiera eman zion HAPOren aldaketa izapidetzeari, eta herritarrek parte hartzeko programan (ALHAOn argitaratua martxoaren 22an) aurreikusten denaren arabera aurretiko kontsulta publikoa irekitzen da, Gasteizko herritarrek, erakundeek eta elkarteek iritziak eta ekarpenak egiterik izan dezaten ondoren azaltzen diren alderdiei buruz.

a) Planaren aldaketaren aurrekariak

Gaur egun, Mercedes Benz lantegia, nagusiki, 589.969 metro karratuko bi lurzatietan dago, Jundiz eta Zabalgana arteko trenbidean zehar. Bi lurzati horiek trenbideak zatituta, lotzen dituen gaineko pasabide baten bidez salbatzen dira.

Kokapena

Trenbidearen iparraldean dagoen lurzatiak (P. 37-158), Oto Hiribidearen eta trenbidearen artean, 290.079 metro karratuko azalera du, eta hiri-lurzoru gisa sailkatuta dago, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren OR-11 ordenantzak araututa.

Hegoaldean dagoen lurzatiak (P. 37-166), trenbidearen eta Areeta kalearen artean, 299.890 metro karratuko azalera du, eta hiri-lurzoru gisa sailkatzen da, bere araudi propioarekin, PR-MOA2_34 ordenantzak araututa.

b) Plana aldatuta konpondu nahi diren arazoak

Mercedes Benz fabrikaren ekoizpen-prozesuak areagotzeak eta ekoizpen-lerroa dibertsifikatzeak eraikuntza berriak eskatzen ditu, haren hedapen potentziala hartzeko. Hala ere, lantegiak hartzen dituen lurzatiak ia beteta daude, eta, beraz, dauden eraikuntzek ia agortu egiten dituzte indarrean dagoen ordenantzan ezarritako gehieneko parametroak. Horregatik, lurzati horien eraikigarritasun eta okupazio parametroak aldatu behar dira, ibilgailuen ekoizpen-lerroen beharrei erantzuteko.

c) Hori onesteko premia eta egokitasuna

Aurrez azaldutako problematikaren arabera, beharrezkoa da HAPOa aldatzea, lehen aipatutako alderdi guztiak ahalbidetzeko eta, bereziki, egungo lantegiaren eraikuntza parametroak handitzeko; horrek ahalbidetuko bait du Mercedes Benz eraldatzea, inguruko hiri-eremuarekin duen harremana nabarmen aldatu gabe.

Jakina denez, gaur egun Gasteizko HAPOa berrikusketa prozesuan dago; hala ere, jarduketen epeak egokitzeko, beharrezkoa da plangintza aldatzeko izapideei ekitea.

d) Arauaren helburuak

Arau berriaren helburuak honako hauek dira:

  • Mercedes Benz enpresaren egungo eta etorkizuneko instalazioen funtzionaltasuna eta jarraitutasuna bermatuko duen ekoizpen- eta industria-arloaren garapena erraztea.
  • Udalerriko biztanleentzako onura sozial eta ekonomikoak sortzen dituzten jarduera ekonomikoak indartu eta garatuko dituen antolamendua proposatzea.
  • Inguruneko ingurumen-balioak errespetatuko dituen antolamendua proposatzea.

Ondorioz, aldaketaren helburua indarrean dagoen plangintza egituraz eta xehetasunez aldatzea da; horrela, eremua osorik berrantolatuko da Mercedes Benzek izan ditzakeen handitze-beharrei erantzuteko.

e) Izan litezkeen bestelako konponbide arautzaileak eta ez-arautzaileak

Proposamen honetan jasotzen den aldaketaren alternatiba posibleak zehazteko, eta Gasteizko lantegian Mercedes Benz-en ibilgailuen ekoizpen-lineak aldatzeko beharrak aurkeztu ondoren (handitze horiek mugakideak izan beharko dutela ulertuta, gaur egun garatzen diren ekoizpen-prozesuen jarraipena bermatzeko), azter daitekeen aukera bakarra Mercedes Benz-en garapena egungo kokalekuan da, honako jarduketa hauek osatzen dutelarik:

  • Lurzoruaren okupazioa eta lurzatien eraikigarritasuna aldatzea trenbidearen iparraldean eta hegoaldean, P.37-158 eta P.37-166 katastro-erreferentziekin, egungo lurzoruan Mercedes Benz-en handitzea eta hazkundea garatu ahal izateko.
  • Bi lurzatien arteko lotura berri bat sortzea (P-37-158 eta P-37-156), trenbideak sortutako zatiketa goragoko pasabide baten bidez saihesteko.
  • P.37-158 lurzatiaren mugak zuzentzea, hegoaldeko trenbidearekin duen mugan.

Proposatutako antolamenduak garapen neurtua eta betegarria du egungo kokapenean eta inguruetan, eta Mercedes Benz-en garapena ahalbidetuko du, horrek dakartzan onura sozio-ekonomikoekin eta epe laburrerako lurzoru berriak okupatu gabe.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.