Haurtzaroari eta nerabezaroari tratu ona ematearen alde. Haien eskubidea, gure konpromisoa

“Haurtzaroari eta nerabezaroari tratu ona ematearen alde. Haien eskubidea, gure konpromisoa” Vitoria-Gasteizko Udalak, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren bidez, abian jarritako sentsibilizazio-kanpaina da. Horren bidez, familiek eta, oro har, gizarteak, neska-mutilei eskaini beharreko tratu onak duen garrantzia oroitarazi nahi da.

Kanpainak neska-mutilen eskubide gisa tratu ona eta hiritarrek hori ahalbidetu ahal izateko beren gain hartu behar duten konpromisoa nabarmendu nahi ditu. Horretarako, honako behar hauek planteatzen ditu:

  • Maitasuna eta laguntza ematea.
  • Jolas egiteko, partekatzeko eta elkarri entzuteko seme-alabei denbora eskaintzea.
  • Adin jakin batean neska-mutilak nola hazten diren eta zer nolako jokabidea duten ulertzea.
  • Seme-alabekin komunikazioko eta afektibitateko harreman ona izatea eta familiaren erabakietan haien parte-hartzea sustatzea.
  • Muga eta arauak finkatzea; neska-mutilen portaera bideratzea egokia izan dadin eta hori betetzeko prozesuan barneratzea.
  • Jokabide desegokien aurrean erantzutea, ondorioak modu koherentean aplikatuta eta neurriz kanpokoak edo bortitzak diren zigorrak ekidinda.

Zer da tratu ona?

Tratu ona da afektibitateari, psikologiari, sexuari, adimenari, gorputzari eta gizarte arloari dagokienez neska-mutilek garapen integrala izan dezaten haurrei eskaini behar dizkiegun zaintza, babes, maitasun, entzute, babes eta sozializazio arloko adierazpenak dira. Era berean, ez ditugu ahaztu behar oinarrizkoagoak eta funtsezkoagoak diren beste arreta batzuk ere: elikadura, babesa, hezkuntza eta aterpea.

Tratu onek Nazio Batuen Batzar Orokorrak 1989an Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmena dute oinarri. Aipatutako hitzarmenaren arabera, neska-mutilak beren eskubideen titularrak eta gizarte-eragileak dira.

Eskubide horietako bat da, hain zuzen ere, haien gurasoek, zaintzaileek eta komunitate osoak haien beharrak asebete eta estali behar dituztela. Eskubide horrekiko lotura zuzena du tratu onak; neska-mutilen garapena eta ongizatea bermatzen dituen oinarrizko baldintza da hori eta familiak, erakundeak eta, oro har, gizartea dira hori eskaini behar dutenak.

“Haurtzaroari eta nerabezaroari tratu ona ematearen alde. Haien eskubidea, gure konpromisoa” Vitoria-Gasteizko Udalaren 2018-2022ko Haurtzaroari eta Nerabezaroari Laguntzeko Tokiko II. Planaren esparruan eginiko ekimena da. Izan ere, egungo pandemia-egoeran, neska-mutilen garapenerako oinarrizko alderdiak sustatu eta neska-mutilak ikusgarriago egin beharra dago.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.