L.1: Heziketa eta sentsibilizazioa. | L.2: Baliabideei buruzko informazioa. | L.3: Gizarte-kohesioa sustatzea. | L.4.: Elkarbizitzaren egoerari buruzko ezagutza.
Ildo honen bidez Bizikidetza Behatokiak informazioa eta ikaskuntza-esperientziak ematen dizkie herritarrei honako hauen inguruan: giza eskubideak, berdintasunaren praktika, gatazkak eta ebazpen positiboko ereduak, bakearen kultura, aniztasunaren kultura, bizikidetzako esperientziak, eta herritarren eraldatze-gaitasuna eta ongizate komunaren sentsazioa areagotzen duen beste edozein gai.
Funtzio didaktiko hau udal langileei ere luzatzen zaie, Udalaren jarduera bat etor dadin berdintasun, aniztasun eta ekitate printzipioekin.
2020ko urrian, Herritartasunerako Eskola Irekiaren baitan honako ikastaro hau egin zen: "Nola konpondu harreman komunitarioak kaltetuta daudenean?". Haren helburua zen komunitate baten barruan harreman- eta lotura-ingurune berriztatzaileak ahalbidetzea. Praktika berriztatzaileek eskaintzen dituzte gatazkei aurrea hartzeko eta haiei erantzuteko elkarrizketa-metodoak eta bitartekoak, ase gabe dauden beharrei erantzunez eta pertsonen eskubideen errespetua bermatuz.
"Praktika berriztatzaileak herritarren harremanetan" ikastaroaren materiala (pdf)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.