Baliabideei buruzko informazioa - Bizikidetza Behatokia, 2. ildoa
L.1: Heziketa eta sentsibilizazioa . | L.2: Baliabideei buruzko informazioa. | L.3: Gizarte-kohesioa sustatzea. | L.4.: Elkarbizitzaren egoerari buruzko ezagutza.
Ildo honen helburu orokorra da herritarrei informazio eguneratua eskaintzea honakoei buruz: bizikidetza sustatzea edota bereizkeria egoeretan edo eskubideak urratzean esku hartzeari bideratutako komunitate-, elkarte-, udal- eta udalez gaindiko baliabideak.
Ildo honetako lanak
Diskriminaziorik ez gertatzeko baliabideen gida
Gasteizko hamaika erakundek osatzen dute gida hau. Horiek guztiek gizarte-kohesioa zuzenean sustatzen dute eta diskriminazioaren aurka borrokatzen dira, giza eskubideak aktiboki defendatzen dutelako eta bizikidetzarekin konprometituta daudelako. Gidan, beraz, bereizkeria-egoerei aurrea hartzeko estrategiak bultzatzen dituzten baliabideak jasotzen dira, aldi berean eta modu osagarrian, herritarren eskubideak defendatzeko eta/edo bereizkeria-ekintzak salatzeko jarduera-eremua duten erakundeek eta egiturek betetzen duten funtzioarekin batera. Hauek dira, gure inguruan daudenak:
Ararteko: Euskadiko herriaren defendatzailea da. Administrazioaren jarduera irregularren inguruan herritarren kexuak eta eskaerak erantzuten ditu, eta bideratu egiten ditu.
Eraberean: Eusko Jaurlaritzak eta hainbat gizarte-erakundek osatutako sarea, arraza-, etnia- edo nazio-jatorriko eta sexu- eta genero-orientazioko edo -identitateko bereizkeriaren aurka borrokatzeko.
Síndica de Vitoria-Gasteiz: Udalerri esparruko herritarren babeslea da, udal administrazioaren jarduna gainbegiratzen duena, herritarren eskubideak ez urratzeko.
Ikusgune: Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokia. Homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobiaren aurkako behaketa-sistema iraunkorra izan nahi du.
Bizikidetzarako praktika egokien gida
Komunitatea eraikitzen duten ekimenen adibide bat da, hainbat eragileren partaidetzarekin eta herritarren inplikazioarekin diseinatu eta abian jarri baitira. Ekimen horiek gasteiztarron nortasun solidarioa, errespetuzkoa, sortzailea eta arduratsua erakusten dute. Gidaren helburua lan hori aintzat hartzea da, eta, batez ere, beste leku batzuetan erreplika daitekeen eredu inklusibo eta iraunkor bati balioa ematea.
Bizikidetzarako praktika egokien gida (pdf)
Eduki eta gune interesgarriak
- Tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza. Oinarrizko gida.
- "Cómo actuar ante casos de discriminación y delitos de odio e intolerancia". (pdf)
- Herritarrak diskurtso político eta xenofoboen aurka. Suteen aurkako gida
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.