Ildo honen bidez, Behatokia saiatzen da Gasteizko bizikidetzaren egungo egoera aztertzen, diagnostiko espezifiko eta globalen bidez, aniztasunaren kudeaketa positiboarekin lotutako eremuetan udal-jarduera orientatzeko.
Ikerketa honen bidez, Gasteizko erlijio-aniztasunari buruzko ezjakintasuna arindu nahi da, eta aniztasun hori modu positiboan kudeatzeko eredu bat garatzeko oinarriak ezarri, Gasteizko biztanle ororen erlijio-askatasunerako eskubidea bermatzeko.Gasteizko erlijio-aniztasunari buruzko ikerketa diagnostikoa
Gasteizko erlijio-aniztasunari buruzko ikerketa diagnostikoa. Laburpena.
Azterketa honetan, atzerriko biztanleek Euskal Herriko hizkuntza ofizialei buruz jasotzen duten informazioa eta horiek ikasteko hirian dauden baliabideak aztertzen dira. Azken helburua da hizkuntza horien ikaskuntzan praktika onak eta hobetzeko alderdiak atzematea, horiek eskuratzea oinarrizko elementua baita tratu eta aukera berdintasuna bermatzeko.
Vitoria-Gasteizko harrera linguistikoari buruzko azterketa diagnostikoa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.