Enred@dos proiekturako deialdia. Oinarriak

Kontsultatu parte hartzeko oinarriak

2021eko martxoaren 11n

Teatro Principal Antzokia

Enred@dos” Deialdia 2021

Gasteizko Nazioarteko 46. Antzerki Jaialdia Gasteizko Udalaren Antzoki Sarea - 2021

Aurrekariak.

Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta zabaltzeko eta herritar orok horretaz gozatzeko aukera izan dezan.

Testuinguru horretan, Udalaren Antzoki Sareak, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren bitartez, deialdi hau egiten du, honako helburu hauekin:

  • Publiko-fluxuak lortzea Antzoki Sarearen eta hiriko sorkuntza artistikoko beste espazio batzuen artean, Arte Eszenikoen etorkizuneko audientziak garatzen laguntzearren.
  • Hizkuntza artistikoen diziplina aniztasunaren balioa nabarmendu, eta horiek aberasteko egitate eszeniko bihurtzea.
  • Hiriko zenbait espaziotan sorkuntza- eta antzezpen-zirkuitu egonkorra osatzen laguntzea, eta Nazioarteko Antzerki Jaialdiak espazio horietan duen presentzia sustatzea.

Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie bertako artistei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten eta horiek herritarrengana hurbiltzen dituzten ekintzen bitartez.

Proiektuak aurkezteko epea: ekainaren 7ra arte.

Enredados deialdiaren oinarriak. 2021

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.