Armentia menpeko toki erakundean Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Berrikuspen partzialari buruzko aldez aurreko herri-galdeketa

Noiz: 2017ko maiatzaren 15era arte

Nola: Posta elektronikoz

2017ko apirilaren 12ko akordioak hasiera eman zion Berrikuspen partziala tramitatzeari, eta Herritarrek Parte-hartzeko programan aurreikusten den arabera, herri-galdeketarako epea ireki egin zen, hala nahi zuten herritarrek, antolakundeek eta elkarteek, ondoren azalduko diren alorrei buruzko iritziak eta ekarpenak egin zitzaten.

a) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
  • Perretxin errekaren korridore ekologikoa etenda geratuko da eskuin aldeko ertzean, herria zeharkatzen duen bidean (Armentia 2 Gauzatze Unitatean) aurreikusita dauden 5 etxebizitzekin.
  • El Caseron jatetxearen eta zaldi-eskola zaharraren artean dagoen parke publiko txikiaren kalifikazioa bizitegi lurzoru gisakoa da (Armentia 1 Gauzatze Unitatea), baina herritarrek ez dute halako kalifikaziorik nahi, dagoen bezala geratzea nahi dute.
  • Ekipamendu publikoak sakabanatuta daude eta tokirik gabe. Herria hazten ari da eta ekipamenduak modu desordenatuan egiten joan dira, tamaina txikiagoari dagokion herri baten beharkizunei begira.
  • Tokian egin izan diren lagapenek, trukeek eta eraikuntzek sortu duten errealitate fisikoa ez dator bat hainbat bizitegitarako lursail, bide eta espazio publikoren kalifikazio eta mugekin.
  • Bideetako sekzioa handitzeko, behar ez diren nahitaezko lagapenak egin behar izaten dituzte lursail askok bertan eraiki nahi badute. Horren adibidea da bolatokiaren lursaila: planeamenduan aurreikusitako lagapena eginez gero bolatokia kendu egin beharko luke, nahiz eta bideak sekzioa handitzeko egiazko beharrik ez izan.
  • El Caseron jatetxea eta haren aparkalekua dauden lursailek bizitegi-lursailen kalifikazioa dute, eta hori bateraezina da bertan egiten duten ostatu-hotel erabilerarekin.
b) Hori onesteko premia eta egokitasuna

Berrikuspen partziala egin da hala eskatu duelako Armentiako administrazio batzarrak, azaldutako arazoak errealak direlakoan eta haien konponketa zenbait eta gehiago geroratu, are handiagoa izango da arazoak larriago bihurtu edo konponbidea oztopatzea dakartzaten esku-hartzeak sortzeko arriskua.

c) Berrikuspen partzialaren helburuak
  • Perretxin errekaren inguruko korridoreari jarraipena ematea, korridore ekologiko gisako zerbitzua emateko bezainbesteko zabalerarekin.
  • Ekipamenduak berrantolatzea, taldeka jarrita eta zentralizatuta.
  • Planeamendua herriko beharkizun errealetara eta errealitate fisikora egokitzea.
d) Posible diren bestelako konponbideak, dela arauak bitarteko, dela halakorik gabe.

Esandako helburuak hirigintza antolakuntzatik bakarrik irits daitezke, eta horien formulazioa baztertu, gauzatu edo geroratu egin daiteke, eta azken kasu horretan bidali daiteke edo ez, gaur egun tramitazio fasean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: