Udaleko hezkuntza jarduerak - Erlaxatzen ikasi. Antsietatearen kudeaketa
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
Antsietatea egoera jakin batzuetan gorputzak duen erreakzio naturala da. Horrek eguneroko jarduerak eragotzi eta aldarazten dituenean, ordea, kaltegarria bihur daiteke.
Horrek guztiak zama emozional bat dakarkigu, zein behar bezala kudeatu behar baita, ongizate emozional eta psikologikoari eutsi nahi badiogu.
Egoera honen eragin emozionalak antsietatearekin loturiko sintomak ekar ditzake ondorioz: apatia, gogo eskasa, motibazio-eza, estresa, nekea, frustrazioa, osasaunagatiko neurriz gaineko kezka...
Lantegi hau 14 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzentzen zaie. Metodologia dinamiko eta parte-hartzaile baten bidez zenbait trebetasun eta estrategia landu eta sustatu nahi dira, erlaxazio- eta arnasketa-teknikak baliatuz, bai eta pentsamenduak gobernatzekoak ere, antsietatea kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, parte hartzaileek eguneroko bizitzan praktikan jartzerik izan ditzaten, eta gero beldurrak, ziurtasun ezak eta abarrak adierazi ahal ditzaten.
Lantegia bukatutakoan saio bat egingo da irakasleekin, jardueraren ondorioak ezagutarazteko. Amaitu ondoren, jarduera balioesteko inkesta bidaliko zaie irakasleei.
Balioak
Gizalegezko jokamoldea, Prestakuntza eta Berrikuntza .
Helburuak
- Antsietateari iraunarazteko edo hori areagotzeko bide ematen duten egoerak eta pentsamenduak identifikatzen laguntzea.
- Gaitasun soziala eta pertsonala lantzea.
- Azterketen aurrean antsietatea identifikatu, kontrolatu eta murriztea, eta azterketei egoki aurre egitea ahalbidetzen duten estrategia eta teknikak ikasten laguntzea.
- Haur eta nerabeen garapen kognitiboa, emozionala edo soziala eragotz ditzaketen zailtasunei aurrea hartzea.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza ( 3., 4., 5. eta 6. maila), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa.
Antolaketa
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: ordubeteko 6 saio neska-mutilekin, eta ordubeteko saio bat irakasleekin.
- Materialak: lantegia egiteko neska-mutilak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen ematea: Udalaren webgunearen bitartez egiten da. Aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Irakasleei galdetegi bat bidaliko zaie, tailerraren edukiak talde bakoitzaren profilera eta beharretara egokitu ahal izateko. Galdetegi hau betetzea ezinbestekoa da jarduera geroago abian jartzeko.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua
Telefonoa: 945161379
Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.