Rodrigo Cuevasen Kontzertua, Principal Antzokian

Noiz
Eguna: 2021/05/15, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00
Deskribapena
https://www.youtube.com/watch?v=0a0x8t1gL2I(Beste leiho batean irekiko da)

Rodrigo Cuevas. Agitatzaile folklorikoa. Trópico de Covadonga bere bakarkako hirugarren ikuskizuna da, Electrocuplé eta El Mundo por Montera lanen ondoren. Denbora eta urteko zikloak dira ikuskizunaren ardatzak. Kantutegi herrikoi garaikidea litzateke, baina elektronika, umorea, performancea eta musika-kode garaikideak baliatzen dituena folkloreak eskaintzen dizkigun musika eta istorio betierekoak kontatzeko.

Rambalínek, artistak berak konposatutako LGTBI ereserkiak, Alberto Alonso Blancori eskainiak, Rambal izenez ezaguna, Premiu Al Meyor Cantar, Camaretá, lortu du, Asturiesko Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Bulegoak antolatzen duena.

Kontzertu hau Maiatzaren 17aren (Lesbo-Bi-Gay-Transfobiaren aurkako Egunaren) inguruko oroitzapenezko ekitaldien parte da.

Tokia: Antzoki nagusia.

Hizkuntza: Gaztelenia

Prezioa: 10 €

Sarrerak erosi(Beste leiho batean irekiko da) (martxoaren 30etik aurrera, 10:00etan).

Oharra: Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara.12 urtetik beherako haurrak ezin dira bakarrik joan Antzoki Sareko ikuskizunetara. Beti heldu edo tutore batek lagunduta joan behar dute. Hamabi urte betetakoan bakarrik joan ahal izango dira, gurasoek edo tutoreek behar bezala sinatutako baimen batekin. Baimen hori aretoko langileei aurkeztuko diete.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.