'Kokito in England', ipuin kontaketa ingelesa/euskara Pilarreko gizarte etxean

Noiz
Eguna: 2020/11/25, hasiera ordua: 18:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 18:45
Deskribapena

Kokito oporretara doa Loiutik Kanarietara. Baina, oharkabean, Inglaterrarako hegaldian sartu da… bertako hizkuntza ikasi beharko du etxera bueltatu ahal izateko!

Aitor Vinagret

  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Adina: 4-8 urte
  • Lekua: Pilarreko gizarte etxeko liburutegian.
  • Sarrerak: 1,00 €. Sarrerak salgai daude azaroaren 11tik aurrera gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik).
  • Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: