Herritar-kontsultak
Partaidetza-tresna bat da herritar-kontsulta; horren bidez herritarrek interes publikoko eta udal-eskumeneko gaien inguruko iritzia emateko aukera dute.. Gasteizko Udalak 2016. urtetik aurrera kontsultak deitzeko prozedura bat dauka.
Herritar-kontsulten kontzeptu nagusiak
Zertan datza herritar-kontsulta?
Herritarren partaidetzarako tresna bat da herritar-kontsulta, Gasteizko Udalak sustatua herritarren iritzia jakite aldera. Bozketa-sistema baten bitartez gauzatuko da, interes publiko orokorreko bertoko gaien inguruan.
Zer kontsulta mota deitu daitezke?
- Herri-galdeketak: kontsultak, horren emaitzak edo ondorioek herritar guztiei eragiten dienean.
- Sektoreko edo lurralde-eremu mugatuko kontsultak: kontsultak, horren emaitzak edo ondorioek udalerriko lurralde-eremu jakin bati edo udalerriaren zati bati baino eragiten ez dienean.
Zein gairen inguruan galdetu daiteke eta zeintzuen inguruan ez?
Udal eskumenekoak diren gaien inguruan egin ahal izango dira herritar-kontsultak, udalak bere gain hartu dituen erabakien inguruan, alegia. Bazter geratuko dira legezkotasuna urratuko luketen kontsultak —edo halako emaitzak izan lituzketenak—, eta, bereziki, giza eskubideak urratzea ekarriko luketenak eta tokian tokiko ogasunari , udalaren finantza-egonkortasunari edo udalerriaren lurraldetasunari eragingo lioketenak.
Noiz deitzen dira?
Urtero, alkatetzatik ezarriko da hurrengo urtean zein datatan egin daitezkeen. Urte batean ezingo dira bi galdeketa baino gehiago egin, hori bai, deialdi bakoitzean galdera bat baino gehiago egin daiteke.
Nola eskatu daiteke kontsulta bat?
Bi bide daude: erakunde ekimena —udal talde politikoei dagokiena— edo herritarrena. Bigarren kasu honetan, hiru pertsonek gutxienez osatutako talde batek eskatu dezake edo pertsona juridiko batek.
Eta ekimena aurkeztu eta gero... zer?
- Ekimena Udalbatzan eztabaidatuko da eta onartu beharko da.
- Onartu eta gero, kontsulta egitea nahi dutenean sinadurak aurkeztuko dira: sektoreko edo lurralde-eremu mugatuko kontsultak: udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonen ehuneko 10, gutxienez. (*)
- Herri-galdeketetan: udalerrian erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonen ehuneko 10, gutxienez. (*)
- Sinadurak jasotzeko epea 90 egunekoa da. Arrazoi justifikatuak direla medio, gehienez 30 egun natural luza daiteke epe hori.
- Sinadurak eman eta baliozkotzat jo eta gero, Udalbatzak kontsulta egitea onartu beharko du. Horrela gertatzen bada Alkateak ebazpena egingo du eta ALHAOn argitaratuko da.
- Argitaratu eta gero, kontsulta egingo da urte bakoitzerako ezarritako daten arabera.
(*) Informazio gehiago: Biztanleriaren egitura eta dinamikari buruzko datu demografikoak
Sinadurak jaso eta gero, kontsulta egiten da?
Udalbatzak oniritzia eman behar du, beti ere baldintza guztiak betetzen badira. Behin betiko deia egin baino lehen Estatuko Gobernuaren baimena lortu behar da. Izapide hauen ondoren kontsultara deitzen da.
Kontsulta egin eta gero, udalak bere egingo ditu proposamenak?
Herri -galdeketetan emaitzak lotesleak dira.
Sektoreko edo lurralde eremu mugatutako kontsultetan, printzipioz EZ dira lotesleak.
Lotutako informazioa
- Honako honek zehazten du prozesu osoa: Herritar-Kontsulten Araudi Orokorra.
- Herritarren Parte-Hartzerako Zerbitzuan: participacion-partehartzea@vitoria-gasteiz.org
- 945 16 16 87 telefono zenbakian
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.