BIZANeko ikastaroak eta lantegiak udan

Uda BIZAN

Udaz gozatu BIZANen!

Ekainaren 15etik irailaren 26ra bitartean, BIZAN txartela duten erabiltzaileei zuzendutako ikastaroak eta tailerrak antolatu dira, baina badira herritarrei irekitako hainbat jarduera ere.

Mota askotako lantegiak daude: aktibo mantendu nahi dutenentzat, trebetasun berriak landu nahi dituztenentzat, kultura gustuko dutenentzat eta aukera berriak ezagutu nahi dituztenentzat. Anima zaitez eta bila ezazu zure beharrizanei ondoen egokitzen zaizkien jarduera, lekua eta unea.

Ez galdu zure ekarpena egiten, ikasten eta zure burua zaintzen jarraitzeko aukera!

2026ko izena emateak

Maiatzaren 18tik (08:30etik aurrera) ekainaren 3ra arte.

Ekainaren 10ean irekiko da bete gabe geratu diren plaza libreetan izena emateko epea.

Ikastaroak eta izena emateko kodea

Informazio – liburuxka

Liburuxkan jardueren kodearen berri ematen da. Kode hori lantegiaren izenaren ondoan agertzen da, lehenengo zutabean, eta izena emateko unean adierazi behar da.

Begiratu irudiari:

Jardueren liburuxka: kodea ezkerreko zutabean agertzen da

Datu interesgarriak

  • Lantegi batzuetan izena emateko BIZAN txartela behar da.
  • Herritar guztiei irekitako lantegiak ere badaude, eta haietan parte hartzeko ez da beharrezkoa txartela edukitzea.
  • Izen-emate hurrenkerari jarraituko zaio lekuak betetzeko.
  • Langabezian egoteagatik % 15eko murrizketa izateko, LANBIDEren "izen-emate aldien egiaztagiria" aurkeztu behar da (ikastaroa hasi aurretiko 7 eguneko epean emana izan behar du). Jarduera ordaintzeko unean aurkeztu behar da egiaztagiri hori.
  • Norbaitek jarduera egiterik ez badu, jarduera hasi baino lehen jakinarazi behar du; hala egin ezean, ordaindutako kuota galduko du.
  • Dirua itzuli behar izanez gero, ordaindutakoaren % 15a atxikiko zaio eta gainerako % 85a bankuko kontuan sartuko.
  • Eguraldi txarra ez da ikastaroaren zenbatekoa itzultzeko arrazoi izango.
  • Material suntsikorra ez dago prezioan sartuta.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.