Udan, kurtsoak eta lantegiak Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletan

Mota askotako lantegiak daude: aktibo mantendu nahi dutenentzat, trebetasun berriak landu nahi dituztenentzat, kultura gustuko dutenentzat eta aukera berriak ezagutu nahi dituztenentzat.

Anima zaitez eta bila ezazu zure beharrizanei ondoen egokitzen zaizkien jarduera, lekua eta unea.

Izena emateak: nola eta non

Maiatzaren 20tikekainaren 2ra. Ekainaren 5ean hasiko da bete ez diren plazetan izena emateko epea.

Ikastaroak eta izena emateko kodea

 

Liburuxkan udako programazioaren berri ematen da (pdf): jarduerak, zentroak, datak, ordutegiak, prezioak...

Jardueren kodearen berri ere ematen da. Kode hori lantegiaren izenaren ondoan agertzen da, lehenengo zutabean, eta izena emateko unean adierazi behar da. Begiratu irudiari.

Datu interesgarriak

  • Lantegi batzuetan izena emateko Adinekoentzako Zentro Soziokulturaletako txartela behar da.
  • Herritar guztiei irekitako lantegiak ere badaude, eta haietan parte hartzeko ez da txartela behar.
  • Jarduera batzuk beste adin-talde batzuei daude irekita, eta bakoitzean zein adinetik aurrera egin daitezkeen aipatzen da.
  • Izen-emate hurrenkerari jarraituko zaio lekuak betetzeko.
  • Langabezian egoteagatik % 15eko murrizketa izateko, LANBIDEren "izen-emate aldien
  • egiaztagiria" aurkeztu behar da (ikastaroa hasi aurreko 7 egunetan egina izan behar du)
  • Norbaitek jarduera egiterik ez badu, jarduera hasi baino lehen jakinarazi behar du; hala egin ezean, ordaindutako kuota galduko du.
  • Dirua itzuli behar izanez gero, ordaindutakoaren % 15a atxikiko zaio eta gainerako % 85a bankuko kontuan sartuko.
  • Lantegietako asko aire zabalean egiten dira. Eguraldi txarra egiten badu barruan egingo dira,
  • edukiera kontuan hartuta posible bada.
  • Eguraldi txarra ez da ikastaroaren zenbatekoa itzultzeko arrazoi izango.
  • Prezioak ez du material suntsikorra barne hartzen.
  • Programazioak COVID-19ari aurre egiteko babesneurri guztiak betetzen ditu.
  • Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.
  • Udalaren web-orrian aurki daiteke informazio eguneratua:

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Jasotako iruzkinak

Página web: Cursos y talleres en los Centros Socioculturales de Mayores en verano

  • Me gustaría saber cuando se podría descargar o recoger en los centros, la programación de actividades y cursos de verano..

    M.C. Normal 2019/05/04 19:38:27 Erantzuna eman zaio

  • La programación de verano de los Centros Socioculturales de mayores va a estar disponible en la Web el día 13 de mayo. También para ese día estarán disponibles los folletos en los centros.

    Las plazas se adjudican por orden de inscripción. Comienzan las inscripciones el día 20 de mayo y son hasta el día 4 de junio. El día 7 de junio será para inscripciones en las plazas que no se hayan cubierto.

    Udalaren logotipoa Udala 2019/05/06 11:29:55