Parte-hartzeari buruz maiz egiten diren galderak

Zer da herritarren parte –hartzea?
"Gasteiz, hiri gardena eta parte-hartzailea”, 2015-2019ko 7 ildo estrategikoenetariko bat. Udalak definitzen du Herritarren Parte-hartzea udal-kudeaketa kontrolatzeko formularik egokiena dela eta herritarren parte-hartzea ezinbesteko baldintza dela hiria benetan iraunkorra izateko; informazioan , eztabaidan, parte hartzeko benetako bideetan eta kudeaketa politikoaren kontrol publikoan oinarritzen den hiria izateko.
Hiri bateko herritarren partaidetza dugu Udaleko kalitate demokratikoaren adierazgarrietako bat.
Zergatik da inportantea herritarren parte-hartzea?
  • Hiriko eguneroko gaietan parte hartu, proposatu, ekarpenak egin eta erabaki nahi duten herritarrak daudelako.

  • Herritarrek, hiriari zein herritarrei buruzko iritziak emateko aukera izateaz gain, gai publikoak kudeatzeko erantzunkidetasuna izango dutelako.
Nola har dezaket parte?
Hauek dira Udalak dituen parte hartzeko bideak:
·        Herritarren postontzia
·        Parte-hartze organoak: Auzoguneak, Elkargunes, gizarte-kontseilua eta bestelako foroak
·        Parte-hartzeko prozesuak Gasteizen .
·        Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz : udal aurrekontuari buruzko programa
·        Herritar-kontsultak
Parte-hartzeari buruzko ezagutzarik behar al dut?
Edozein pertsonak har dezake parte Udalak antolatzen dituen parte hartzeko bideetan. Baina Udala zer den, zer egiten duen eta erabakiak nola hartzen diren jakin nahi baduzu, HEI Herritartasunerako Eskola Irekia daukazu.
Nire auzoan dauden arazoek kezkatzen naute eta irtenbideren bat bilatzeko ardura hartu nahi dut. Zer egin dezaket?
Zure inguruan dagoen auzogunean parte hartu. Hausnartzeko, eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko guneak dira. Auzoguneen helburua auzoko bizi-kalitatea hobetzea da baina herritarren parte-hartzea kontuan hartuta. Informazio gehiago nahi baduzu, zure gizarte etxean galde dezakezu.
Hiriko gai jakin batzuek kezkatzen naute eta beste pertsona batzuekin ideiak elkartrukatuz, irtenbideren bat bilatzeko ardura hartu nahi dut. Nola egin dezaket?
Elkarguneen bidez egin dezakezu. Udal Zerbitzu edo Sail zehatz bati lotutako gai jakin baten inguruan egituratutakoak: Bizikidetza eta Aniztasuna / Animalien, Bizikidetza, Defentsa eta Babesa / Garapenerako Lankidetza / Euskara / Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Herritarren Foroa / Berdintasuna / Gazteria / Ingurumena / Herritarren Parte-hartzea / Adinekoak / Osasuna eta Kontsumoa. Elkarguneen helburua da Udaleko sektore-polítikak hobetzea, herritarren parte- hartzea kontuan hartuta.
Auzoguneetan eta elkarguneetan hartzen diren erabakiak lotesleak dira? Horrela ezbada, zertarako nahi du Udalak herritarren parte-hartzea?
Ez. Parte-hartze organoak hausnartzeko, eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko dira, baina parte-hartze organo batek akordio batera helduz gero, Udal Batzaren Batzordean aurkez dezake udal talde politikek erabakia ahoal izateko.

Herritarren proposamenak eta iritziak ezagutuz eta aintzat hartuz, zerbitzuei, programei eta udal ekintzei buruzko erabakiak hartu ahal izateko.
Izen eman behar al dut parte-hartze organoetara joan ahal izateko?
Nahi duzunean etor zaitezke gaiak interesatzen bazaizkizu, baina komenigarria da guri aldez aurretik esatea bilerak hobeto antola ditzagun. Parte-hartze organo bakoitzak bere kontaktua dauka (Ik. web-orria), baina erosoago baldin bazaizu, honako helbide elektroniko hau erabil dezakezu: p.ciudadana@vitoria-gasteiz.org.
 
Auzoari edo hiriari buruzko kexa / iradokizuna/ ekarpena… baldin badaukat edo akatsen/ kalteren baten berri eman nahi dut, zer egin dezaket?
Herritarren postontzia da aukera azkarrena arazo edo egoera jakin baten aurrean kexa edo proposamena egiteko.
Ze bide erabil dezaket Gazteizen gertatzen den parte-hartzeari buruzko informazioa jasotzeko?
·        Web-orria
·        Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua
·        945 161687 p.ciudadana@vitoria-gasteiz.org
·        Herritarren parte-hartzeari buruzko buletin digitala. Harpidetza egin dezakezu

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: