"Entre Madres" taldea
Entre Madres ama izatearen edo ez izatearen bizipena, amatasunak dakartzan emozioen eta aldaketen urakana, sortzen zaizkigun kontraesanak eta anbibalentziak eta bizitzan ehuntzen ditugun loturak partekatu eta sakon hausnartzeko espazio feminista da. Hori guztia gure gorputzetatik eta literaturarekin batera.
Paloma Gutierrez Lopezek dinamizatzen du, Psikologoa eta Analisi Bioenergetikoen terapeuta eta soziologoa generoan aditua.
- Topaketen datak: hileko hirugarren igandetan, 17:00etatik 19:00etara.
- 2024ko Urriak 20; azaroak 17 eta abenduak 15
- 2025eko urtarrilak 19; otsailak 16; martxoak 16; apirilak 13 eta maiatzak 25
- Nori zuzenduta: emakumeak, ama izan ala ez.
- Hizkuntza: gaztelania
Leku libreak. Entre Madres taldera batu nahi baduzu, idatzi mezu bat helbide honetara: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city. Gaian zehaztu mesedez, “Entre Madres taldean izena ematea” eta mezuan zurekin harremanetan jartzeko datuak.
Aurki gaitzazu
www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.