Nerabeentzako Autodefentsa Feministarako taldea

Nerabeentzako Autodefentsa Feministarako taldeak indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak identifikatzea du helburu eta, bitartean, parte hartzaileen jabetzea indartzen da, talde lanaren eta laguntza sareen eraikuntzaren bitartez.

Gai desberdinak jorratuko ditugu: Gorputza, harremanak izateko modua, zer den feminismoa eta LGTBIQ+ borroka... Honetaz guztiaz elkarrekin hitz egingo dugu, elkar nola defendatu, zaindu eta maitatu pentsatzen dugun artean. Zein gaik sortzen digu jakin min gehien?

Hilabetero antolatzen ditugu topaketak, bi taldetan:

  • 10-13 urteko taldea: hilabetero larunbat batean, 11:00tik 13:00era.
    • 2026ko azaroak 14 eta abenduak 12.
  • 14-18 urteko taldea: hilabetero larunbat batean, 10:00etik 13:00era.
    • 2026ko azaroak 28 eta abenduak 19.

Urrian saio bat izango da Jabekuntza Feministarako Eskolaren programazioaren barruan AutoDefensa Feminista zertan datzan jakin nahi duten adingabeentzat. Laster, informazio gehiago.

Informazio gehiago eta izena ematea: emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city | 945 16 12 14

Dinamizatzailea: Kiskali – Basauriko Gazte Talde Feminista.

Aurki gaitzazu

www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.