Udalaren hezkuntza jarduerak - Jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Deskribapena
10 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzako jarduera, berdinen artean eta sare sozialetan gerta daitezkeen arrisku- edo abusu-egoerak antzematen, saihesten eta kontrolatzen ikasteko.
Balioak
Gizalegezko jokamoldea, erantzukizuna eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna.
Helburuak
- Ikasleak indarkeriaren eta eskola-jazarpenaren kontrako kultura batean heztea eta horretaz sentsibilizatzea.
- Ikasgelan eta sare sozialen bidez gerta daitezkeen arrisku- eta abusu-egoerak antzematen, saihesten eta kontrolatzen ikastea.
- Gizarte sareen erabilera egokiaz sentsibilizatzea.
- Nortasun positibo, tolerante eta bereizia garatzen laguntzea, berdintasunezko bizikidetza ahalbidetuko baitu.
Hartzaileak
Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Antolaketa-datuak
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxea.
- Egutegia: zehazteko.
- Ordutegia: zehazteko.
- Iraupena: ordubeteko 2 saio.
- Materialak: lantegia egiteko neska-mutilak batetik bestera mugitzeko aukera ematen duen gela bat behar da.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
- Hizkuntza: gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: aurrekontu zuzkiduraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
- Ordaintzekoa: ez.
- Oharrak: izena emateko fitxan, nahiago diren ordutegia eta egunak zehaztuko dira, bai eta lantegian parte hartuko duten nesken eta mutilen kopurua (bereiz) ere.
- Jarduera Intolerantziaren kontrako Mugimendua entitatearekin batera egingo da, lankidetza-hitzarmen baten bidez.
- Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.
Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
Antolatzailea: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzua.
Telefonoa: 945 161379.
Posta elektronikoa: infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.