Gardentasuna eta Gobernu Ona: udalak kudeaketa eredu berria izateko plan operatiboa

Gasteizko Udala aldaketa prozesu batean murgilduta dago kudeaketa-eredu berria osatzeko, zeinean gardentasuna, kontu-ematea eta lankidetza izango baitira udal jardueraren ardatz nagusiak.

Kudeaketa eredu horretan aurrera egiteko  Gardentasun Plan Operatiboa idatzi da, gure eguneroko zereginetan gardentasunaren kultura txertatzea ahalbidetuko duen plana.

Definitutako xedea lortzera bideratutako jarduera-ildo eta -proiektu sorta baten egitura du Gardentasun Plan Operatiboak (5 jarduera-ildo, hain zuzen) eta planak zenbait urte iraungo du. Ondoren azaltzen dira 2017an lehenetsi dituen proiektuak:

  • Udal zerbitzuen katalogo bat egitea, udal eskumenak kontuan izanik eta zerbitzu horien eta aurrekontuen arteko harremana ahalbidetuz.
  • Udal langile eta langile politikoentzako kode etikoa lantzea.
  • Udal jardueraren kontu-emateko sistema edo politika bat definitu eta abian jartzea.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: