Ezin izan zenuen parte hartu 'Dónde irán' bideo-forumean? Orain ikusi dezakezu

2020ko maiatzaren 29an

Maiatzaren 14an bideo-forum bat egin zen 'Dónde irán' dokumentalaren inguruan. 'Zurrumurruen Aurkako Maiatza' ekimenaren barruan, Zurrumurruen Aurkako Estrategiaren jarduerak proposatu ziren Gasteizen, Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren inguruan, maiatzak 21a.

Jarduera hainbat euskal udalerritako Zurrumurruen Aurkako Estrategiek antolatu zuten elkarrekin: Gasteiz, Bilbo, Getxo, Barakaldo, Basauri eta Leioa.

Lehenik eta behin, Ander Valverde, Green Valley musika taldeko liderrak, eta Egoi Suso, taldeko ohiko errealizadoreak ekoitzitako dokumentala kolektiboki ikusi zen. Filmak, bi gazteren, Sani Ladan eta Mamadou Diaren bidaia kontatzen du. Afrikatik etortzea eta gizartean integratzea, ikasketak osatzea eta euren jatorrizko lekuetara itzultzea lortu zuten.

Hemen ikus dezakezu: https://www.youtube.com/watch?v=eOQBSUTsCb0(Beste leiho batean irekiko da)">"Dónde irán" DOKUMENTALA

Saioaren ondoren, solasaldi interesgarri bat izan zen, eta parte-hartzaileek haien zalantzak eta iruzkinak planteatu zizkieten gonbidatuei: Ander, Egoi, Sani eta Mamadou. Solasaldi horretan, besteak beste, komunitatearen kontzeptua eta Afrikan oraindik duen balio handia, Europan nagusi den indibidualismoari kontrajarrita, globalizazioa humanizatzeko beharra edo askotariko pertsonen arteko ezagutza- eta interakzio-espazioak sortzearen garrantzia jorratu ziren. Amaitzeko, Mamadou Diak 'Hahatay' Senegalen kokatuta dagoen garapen komunitarioko proiektua aurkeztu zuen.

Testigantza interesgarri hauek entzun nahi badituzu, solasaldiaren grabaziora jo dezakezu esteka honetan: https://www.youtube.com/watch?v=m6NXhnjD4zY(Beste leiho batean irekiko da)">"Dónde irán" SOLASALDIA

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: