Abonatuei kuota itzultzea

2020ko maiatzaren 29an

Gasteizko Udala KIROL INSTALAZIOETAKO ETA GIZARTE ETXEETAKO ABONAMENDUAREKIN lotutako zenbait alderdi aztertzen ari da.

Horregatik, jarduerak berriro has daitezkeela erabakitzen denean, hau da, gizarte etxeak eta udalaren kirol instalazioak irekitzen direnean eta programa, kanpaina eta jarduerei ekiten zaienean, administrazio prozesu bat ezarri eta ezagutaraziko da aldez aurretik kobratutakoaren zati bat itzultzeko.

Dakizuenez, 2020ko martxoaren 10ean, Gasteizko Udalak zenbait prebentzio-neurri zehaztu zituen Eusko Jaurlaritzarekiko koordinazioan, herritarren osasuna babesteko eta covid-19ak eragindako osasun publikoaren larrialdiari aurre egiteko.

Neurri horietako bat, gizartean eragin handia duena, hauxe izan zen: "gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako jarduera etetea, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta herritarrei laguntzeko bulegoen kasuan izan ezik". Horrek udal instalazioak ixtea -hots, bertara sartzerik ez izatea- ekarri zuen, eta une hartan egiten ari ziren zein hurrengo asteetan egitekoak ziren udal programa, kanpaina eta jarduera guztiak etetea.

Horrek udal instalazioetako abonatuengan duen eraginari dagokionez, bi zirkunstantziak baldintzatzen dute Gasteizko Udalaren jarduna. Batetik, jarduerak eteteak ezinezko bihurtzen du udal ordenantzak abonatuei aitortzen dizkien eskubideak baliatzea, zehazki, zerbitzuekin lotutakoak (instalazioetara edo sarrera-prezioa duten lekuetara sartzea) eta gizarte etxeetan eta udalaren kirol instalazioetan eskaintzen diren programetan prezio murriztua izatea. Bestetik, abonatu bakoitzari urte osorako dagokion prezio publikoaren kobrantza urtarrilean kudeatu eta likidatu zen.

Itzulketa horren administrazio prozesua ezarrita egoten denean jakinaraziko dizuegu.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.