Zurrumuruen Aurkako argazki lehiaketa: 'Identitate konfinatuak'

Noiz
Hasiera eguna: 2020/05/29, hasiera ordua (gutxi gorabehera): 10:00, amaiera eguna: 2020/06/18, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 23:00
Deskribapena

Mayo AntiRumores

Zurrumurruen aurkako argazki lehiaketa

Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Estrategiak 'identitate' kontzeptuari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Pertsona bakoitzaren identitatea anitza, aldakorra eta heterogeneoa da, eta, horri esker, askotariko gizartean bizi garen izaki bakarrak gara.

Argazki bat bidaltzea proposatzen dizugu, zeu nor zaren adierazteko, konfinamendu-denbora honetan identifikatuta sentitu zaren objektu edo elementu baten irudiaren bidez. Zure etxeko objektu, jarduera, espazio bat izan daiteke, bi hilabete hauetan zure zati bat definituko duen zerbait.

  • Argazkiak aurkezteko epea: maiatzaren 28tik, osteguna, ekainaren 18ra bitartekoa da. Identitate konfinatuak
  • Parte hartzeko modua: Irudiak WhatsApp bidez bidali beharko dira 659 759 989 Whatsapp . Mezuan argazkiaren izena, abizenak eta izenburua adierazi beharko dira. Nahi izanez gero, azalpen-testu bat erantsi daiteke. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake lehiaketara.
  • Saria: Zurrumurruen Aurkako kit bat (poltsa, koadernoa, boligrafoa eta tarjeteroa) eta identitateari buruzko bi liburu: 'Identidades Asesinas' (Amin Maalouf) eta 'Hija del Camino' (Lucía Asué Mbomío).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: